Septiembre 30, 2007
Mintegikide berriek hainbat dokumentu bete eta osatu beharko dituzue lan honetan zuen lehenengo urratsak em
ateko, hain zuzen ere, gure bileran aipatutako oinarrizko dokumentazioa. Berritzeguneak web orrialdean eskegi dugu informazioa eta “Etorkinen eskolaratzea” izenburuaren azpian topatuko dituzue hainbat orientabide, fitxak, plantillak…
Alboko zutabean, “Estekak” atalean, helbidea ere gehitu dugu .
Zuen lanerako lagungarria izango delakoan gaude.
2 comentarios |
Mintegiko lana |
Permalink
Escrito por imgm
Septiembre 24, 2007
Urte batzuk eman ditugu HIPI taldearekin lan egiten gure Mintegian.
Hasieran, esperientzia eta materialen gabeziagatik erreza ez izan arren, ikasturteak pasatu ahala, oso eraginkorra izan da talde hau ikasle etorkinentzat erantzunak aurkitzen lagungarria izan delako, eta honez gain, ikastetxeetan kulturartekotasunaren ikuspegia zabaltzen hasi delako . Hau dela eta, HIPI irakasleei azkenengo urteetan egindako lanagatik zorionak emateko aukera ona dugu blog honetan.
Orain arte, Berritzeguneetako aholkularitzatik zuei mintegi eta jardunaldien bitartez laguntza bidaretu zaizue. Honezaz gain, gaurdanik zuen arteko elkar harreman eta trukerako beste baliabide bat eskaintzen dizuegu. Hemen zabaltzen den bloga zuontzako topagune bat izateko asmoarekin sortu dugu: mintegiko lana bideratzeko, informazioa jasotzeko, material eta esperientziak elkartrukatzeko, gelako lanei buruzko hausnarketa konpartitzeko…
Zuen iritzi, iradokizun eta parte hartzearen zain gaituzue.
2 comentarios |
Mintegiko lana |
Permalink
Escrito por imgm