ONGI ETORRIA

Urte batzuk eman ditugu HIPI taldearekin lan egiten gure Mintegian. Hasieran, esperientzia eta materialen gabeziagatik erreza ez izan arren, ikasturteak pasatu ahala, oso eraginkorra izan da talde hau ikasle etorkinentzat erantzunak aurkitzen lagungarria izan delako, eta honez gain, ikastetxeetan kulturartekotasunaren ikuspegia zabaltzen hasi delako . Hau dela eta, HIPI irakasleei azkenengo urteetan egindako lanagatik zorionak emateko aukera ona dugu blog honetan.

Orain arte, Berritzeguneetako aholkularitzatik zuei mintegi eta jardunaldien bitartez laguntza bidaretu zaizue. Honezaz gain, gaurdanik zuen arteko elkar harreman eta trukerako beste baliabide bat eskaintzen dizuegu. Hemen zabaltzen den bloga zuontzako topagune bat izateko asmoarekin sortu dugu: mintegiko lana bideratzeko, informazioa jasotzeko, material eta esperientziak elkartrukatzeko, gelako lanei buruzko hausnarketa konpartitzeko…

Zuen iritzi, iradokizun eta parte hartzearen zain gaituzue.

2 comentarios para “ONGI ETORRIA”

  1. esti garcia Dice:

    Ni aurten berria naiz lan honetan, eta esan beharra daukat nahiko traketsa naizela ordenagailuarekin,baina bueno espero dut mintegi honetan guztion artean lan polita egitea eta laguntzea pixka bat nire burua kokatzen pixka bat galduta baitnago.

  2. imgm Dice:

    Guk ere espero dugu mintegia lagungarria izatea zuretzat, guztiontzat. Hurrengo saioan lan plana finkatuko dugu, baina aparteko beste beharrak badituzu eskatu, saiatuko gara laguntzen.

Escribe un comentario