Astelehenean prestakuntza eta asteartean mintegiko bigarren bilera izango dugu. Bitartean, bisitatu duzue gure bloga? Batzuk seguru baietz, haien komentarioak utzi dizkigute eta. Beste batzuk beharbada sartu zarete baina animatu ez komentariorik uzteko. Guk gure aldetik, informazioa, material eta esteka batzuk sartu ditugu. Lagungarriak izatea espero dugu.
Astearteko bileran asteleheneko prestakuntza komentatzeko aukera izango dugu baina beste gauza batzuk ere dauzkagu egiteko. Hauxe da gai ordena: 
- lan plana (aurreko sarrera batean topatu ahal duzue) irakurri, eztabaidatu eta gero adostatukoaren arabera denboralizazioa finkatu.
- esperientziadun HIPIek euren lanaren aspektu garrantzitsuenei buruzko azalpena eman.
Ikusten duzuenez, urte gehiago daramaten kide batzuek euren esperientzia konpartituko dute gurekin. Hauek izango dira:
- Laura Ovejas (Arrigorriaga LHI) bi aspektu azalduko digu: gurasoekiko harremanak, eta nola lotu euskararen lanketa “apartekoa” eta gela arrunteko lana.
- Karmele Vizan (Urreta LHI): testu liburuen egokitzapana.
- Josin Sagarminaga (Gandasegi LHI): atazak (galderetatik abiatuta).
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik. Guztiontzako interesgarria izango dela espero dugu.
Escrito por imgm 


