Elkartruke interesgarria

Azkenengo saioan Karmelek eta Josinek euren esperientzia eta materialak guztiokin konpartitu  zituzten. Hemendik, guztion izenean, eskerrak ematen dizkiegu egindako aurkezpenarengatik eta lehendik hartutako lanarengatik. Aurrerantzean ere ikasketa modu honekin jarraituko dugu, lagun artean ikasiz eta bidea eginez. Gogora ezazue, datorren saioan, Laurak gurasoekiko harremanaz hitz egingo digula.

Oparitxo moduan, aurkeztu zutenen adibide bat hemen luzatzen dizuegu: Karmeleren testuen egokitzapen eredu bat.

Hurrengoetan gehiago egongo dira. Segi bloga bisitatzen!

Foto tomada de Flickr

6 comentarios para “Elkartruke interesgarria”

  1. sergio Dice:

    Eskerrik asko zuen esperientzia gurekin konpartitzeagatik. Hau da lehenengo aldia idazten dodana blogean. Izan ere, ez daukat erraztasun handirik nire ikastetxean, interneterik ez baitaukat. Beno, laster arte!

  2. Irene Dice:

    Mila esker, sergio, zure iritia emategatik. Zuen arteko elkartrukea mintegiaren zatirik interesgarriena delakoan gaude, beraz, bide horretatik jarraituko dugu pausuak ematen.

  3. Josin Sagarminaga Dice:

    Ikusi dut Karmelek utzitako materiala. Oso ondo dago. Ni prest nago ere nire materialak eskegitzeko. Aurretik galdetu behar nuke nola egiten den .

  4. Begoña Orue Dice:

    Aurrez aurretik eskerrik asko zuen esperientzia eta material eskaintzagatik, oso baliogarria eta interesgarria izan da.
    Gure Blogari buruz esan behar da “azmakizun” on bat dela .Aukera ona gure artean komunikatzeko eta hainbeste material eta ionformazio eskura egoteko

  5. Irene Dice:

    Oso ondo, Josin. Zuk pasatzen badiguzu materiala gu arduratuko gara. Hurrengo saioan komentatuko dugu.

  6. Irene Dice:

    Mila esker, Begoña. Asmo horrekin osatu dugu “asmakizun” hau. Jendea parte hartzen animatzen ari dela dirudi. Pozten gara!

Escribe un comentario