MINTEGIKO HIRUGARREN SAIOA, urriaren 23a

Octubre 21, 2007

Datorren asteartean bilduko gara berriro mintegian. Bi aste pasatu al dira?!

Dakizuenez, aurreko saiorako pratatuta zegoen Lauraren interbentzioa ezin izan genuen egin, beraz, honekin hasiko gara. Laurak (Arrigorriaga LHI) bi aspektu azalduko digu:

- zelan landu gurasoekiko harremanak

- zelan bideratu hizkuntza errefortzua ikasgela arrunteko lanaren bidez

Honez gain, eta gure lan planari jarraituz, “webquestaren” munduan sartuko gara. Webquest gelako lanketan Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriak txertatzeko oso modu egokia eta eraginkorra izan daiteke. Hurrengokoak izango dira landuko ditugun edukiak:

- metodologia honi buruzko oinarrizko azalpena: zer da, egitura, lan prozedura…

- adibideak ikusi

- “Menua prestatuko dugu” HIPIentzat zuzendutako webquesta ezagutu eta aztertu

Helbide honetan topatuko duzue aipatutako webquesta.  Nahi izanez gero, begirada bat eman ahal diozue saioaren aurretik. Ea zer iruditzen zaizuen.

Laster arte.