Datorren asteartean bilduko gara berriro mintegian. Bi aste pasatu al dira?!
Dakizuenez, aurreko saiorako pratatuta zegoen Lauraren interbentzioa ezin izan genuen egin, beraz, honekin hasiko gara. Laurak (Arrigorriaga LHI) bi aspektu azalduko digu:
- zelan landu gurasoekiko harremanak
- zelan bideratu hizkuntza errefortzua ikasgela arrunteko lanaren bidez
Honez gain, eta gure lan planari jarraituz, “webquestaren” munduan sartuko gara. Webquest
gelako lanketan Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriak txertatzeko oso modu egokia eta eraginkorra izan daiteke. Hurrengokoak izango dira landuko ditugun edukiak:
- metodologia honi buruzko oinarrizko azalpena: zer da, egitura, lan prozedura…
- adibideak ikusi
- “Menua prestatuko dugu” HIPIentzat zuzendutako webquesta ezagutu eta aztertu
Helbide honetan topatuko duzue aipatutako webquesta. Nahi izanez gero, begirada bat eman ahal diozue saioaren aurretik. Ea zer iruditzen zaizuen.
Laster arte.




Octubre 22, 2007 a las 7:40 am
Kaixo, ez dut lortzen webquestaren helbidera iristea, behin eta berriro agertzen zait “Mintegiko hirugarren saioa” eta sukaldaria…
Octubre 22, 2007 a las 6:12 pm
Kaixo, Nekane: arrazoi duzu, lotura ez dabil ondo… tamalez beranduegi ohartu gara. Bihar komentatuko dugu.
Octubre 22, 2007 a las 6:52 pm
Parkatu, egia da, arazoak egon dira loturarekin. Orain badabil.
Octubre 24, 2007 a las 10:35 am
Asko gustatu zait webquesten saioa. Aukera asko eskeintzen ditu.
Noviembre 5, 2007 a las 12:10 pm
WEBQUEST bat aztertzen egon naiz: sukaldaritzarena. Oso egokia ikusten dut LHko ikasleekin erabiltzeko. Lana bertan egin eta idatzi behar da?
Noviembre 10, 2007 a las 12:19 pm
Karmele, eskerrik asko zure balorazioagatik, asteartean ikusiko dugu eta trasteatuko dugu nahi beste; nik dakidanez ikasleek betetzen dituzten txantiloiak e.a. word dokumentu arruntak izaten dira, antolatu egin beharko da nola eta non gorde. Nik uste.