Mintegi saioaren ostekoak

Flickr-etik hartuaflickr-etik hartuaZorionak Laurari! atzo urteak egin zituen eta bere lehen ppt aurkezpena erakutsi zigun!

Bileran aipatu genuen bezala kideen arteko material flickr-etik hartuatrukea errazteko loturak ezarri ditugu Berritzeguneko web gunean, materialak atalean, Lehen Hezkuntzan. Bertan Karmelek egindako 5. eta 6. mailetarako ingurune arloko testuen egokitzapenak eta Josinek prestatutako Gabonetako opariei buruzko ataza eskura dauzkazue.

Laister material gehiago izango dugu eskuragarri.

8 comentarios para “Mintegi saioaren ostekoak”

  1. Josin Sagarminaga Dice:

    Oso interesgarriak izan ziren Lauraren azalpenak eta materialak.

  2. Begoña Orue Dice:

    Zorionak eta eskerrik asko Laura.

  3. karmele Dice:

    Benetan interesantea Lauraren aurkezpena!. Zuzenean jakitea nola egin daitezke lehenengo pausuak lagungarria da.

  4. Karmele Dice:

    Ezin izan dut Josinen materiala ikustea.

  5. Josin Sagarminaga Dice:

    Karmelerentzat: Nire materiala topatzeko hau da bidea:”Josinek/ Balibideak- Materiala/Ataza- Gabon oparia/ Ikusi txertatzekoa”. Espero dut ondo esana egongo dela.
    Nik ezin dudana topatu da Irenek webquestei buruz erakuts zigun materiala: power- pointa, webquesten helbide batzuk…baten batek azalduko balit eskertuko nioke.

  6. Gloria Dice:

    Materialak ikusteari buruz bi ohar: Irenek aurkeztutakoa oraindik ez dugu jarri, itxoiten egon gara, batetik apaildu beharra zegoelako eta bestetik, Laurarena ere jarri nahi genuelako. Gaurtxe egingo dugu post berri bat bi materialok sartuz.
    Josinen atazari buruz, Josinek berak emandako azalpena zuzuena da, materiala Berritzeguneko webgunean dago, “Lehen Hezkuntza”, “etorkinen eskolaratzeaz” ataleren barruko lehena, hain zuzen.

  7. Karmele Dice:

    aiatu naiz beste material batzuk postaz bidaltzen baina ezin dut. hurrengo mintegira eramango ditut.

  8. Gloria Dice:

    Ederto, ba. Mintegi saioan unetxo batean ikusiko dugu non kokatuta dauden aurrekoak era, Berritzeguneko web gunean, ezbaita oso “intuitiboa” gune horren erabilera.

Escribe un comentario