Munduan barna bidaiatzeko liburuak

Munduan barna bidaiatzeko proposamena egiten duen liburu bilduma aurkeztu nahi dizuegu. Bilduma honen helburua da kanpotik etorri diren eta orain gure artean bizi diren lagunen jaioterriak ezagutaraztea. Lehenik herrialdea gegografikoko kokatzen da. Ondoren, jada gure artean bizi den etorkinak bere istorioa, bere jatorria eta bere herrialdeko kontuak kontatzen ditu… Herriko ipuin bat ere kontatzen digu. Amaieran, ariketak proposatzen dira.

5 comentarios para “Munduan barna bidaiatzeko liburuak”

  1. arantza Dice:

    Aupa “Hipis”: ikusten dudanez goiko mailan jarri zarete ni ez nagoenetik.
    Pozten naiz; aurten ezin dut lantaldera joan baina, gutxienez, zuen aztarnak behatu ditzaket. Ondo segiiiiiiiiiiiii.

  2. Gloria Dice:

    Kaixo, Arantza: Ahaleginduko gara ahalik eta ondoen aritzen. Estimatzen da jakitea norbaitek irakurri egiten duela gure blog hau. Nahi duzunerarte!

  3. Laura Dice:

    Kaixo koadrila:
    Bloga estrenatu nahi nuen eta ipuinen bilduma ikusi dut. Egun batean liburudendara txango bat egitea proposatuko nuke, oso interesgarria iruditu baitzait. Ah! Bide batez, Oviedon oso ondo ibili nintzen eta berriz CD bat eman zidaten. Material berria dagoela uste dut. Aztertuko dut eta zeozer egotekotan eramango dizuet. Asteastera arte!!

  4. Laura Dice:

    Ahaztu zait gauza bat esatea. Mila esker komentarioengatik eta benetan entzule onak izateagatik. Zeozer behar baduzue, badakizuen non bilatu.

  5. Josin Sagarminaga Dice:

    Kaixo Laura, zuk Oviedotik ekarritako materialetaz osatutako karpeta bat daukat nire ordenagailuan eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Espero dut oraingoa ere halakoa izatea.
    Eskatu zenidan argazkia oraindik ez dut atera. Datorren astean eramango dizut berritzegunera.

Escribe un comentario