Hurrengo saiorako etxeko lanak: blogaren erabiltzaile bihurtu

Noviembre 27, 2007

Aurten gure mintegiko izarra gure blog berria da. Gure programazioan islatu genuen moduan, bloga bi zentzutan landu nahi dugu: alde batetik, gure arteko komunikabidetzat  erabiltzeko, eta beste aldetik, zuei bloga zelan eta zertarako erabiltzen den irakasteko.  Blog-ean irakurtzeko eta artikuluetan iritziak emateko ohitura hartu duzue jada,  eta orain  erabiltzaile edota adminiztratzaile izateko momentua heldu da.

Baina, zein abentaila dauka administratzaile izateak?  Ba, artikuluak idatzi ahal dituzue, estekak gehitu eskumako zutabean…, edota blogaren aspektu guztiak kudeatu.

Bloga honen erabiltzaile edo administratzaile bihurtzeko prozedura bat dago. Guk zuen e-postara gonbidapen bat bidaliko dizuegu eta prozesua martxan jarriko da. Pausuz pausu jarraitzeko eta arrakastaz burutzeko hemen topatu ahal dituzue erabiltzaile egiteko jarraibideak.

Hurrengo saioan denok erabiltzaile!


Datorren asteartean, hilaren 27an, mintegi saioa

Noviembre 22, 2007

Datorren astearterako kideen arteko eztabaida edota hausnarketa saioa egitekotan geratu ginen. Gaia klaustrokideen inplikazioa lortzeko estrategiak, zerk funtzionatzen du?

Hona hemen, gidoi moduko bat ideiak freskatuta ekartzeko:

- Badago proiektua jarraitzeko edota informazioa konpartitzeko elkartzen den talderik? Kulturarteko Batzorderik edo?

- Klaustrokideek proiektua ezagutzen dute? Irakurtzen da edo banatzen da ikasturtearen hasieran?

- Ikastetxeko Prestakuntza Plana egiterakoan aipatzen da Kulturarteko Hezkuntzarekin edota Hizkuntz Errefortzuarekin lotutako gairik?

- Prestakuntzan jorratzen diren gaiei buruz, nahiz erabiltzen den materiala, konpartitzeko aukera dago noizbait?

- Ebaluazio saioetan, orientatzaile edo aholkulariarekiko bileretan aipatzen dira errefortzuko ikasleak?, proposatzen da eurokin lan ildoren bat?

Asmoa ez da, inolaz ere, puntuz puntu jarraitzea,  zuok daukazue esperientzia, badakizue zerk funtzionatu duen eta zuok izango duzue hitza.

Datorren astearterarte, beraz.


Mintegi saioaren ostekoak

Noviembre 18, 2007

 

 Elkartruke interesgarria: Pasa den astearten berriro elkartu ginen eta, aurrekoetan bezala, mintegikide baten azalpena izan genuen. Mila esker Bego zure eskolan harrera nola egiten duzuen azaltzeagatik! Guztiz interesgarria izan zen zure azalpena. Guztioi gustatu zitzaigun asko erakutsi zenigun argazki album-a, ikasgelan modu askotara erabil daitekeen tresna baita; batek baino gehiagok antzekoren bat egiteko asmo sendoa azaldu zuen bertan.

 Oroitzekoak:

- Saioan aipatu genuen Curriculum berriak euskararen salbuespena arautzen duela urte beterako bakarrik eta bizilekua EAEtik kanpo duten ikasleentzat soilik; hain justu egun horretan bertan, azaroaren 13an, argitaratu zen boletinean, beraz, jada indarrean da. Azken xedapeneetatik bigarrena da, hain zuzen.

- Azaletik bada ere, Bigarren Hezkuntzarako SIOP ereduan (hizkuntzaren irakaskuntza instrukzio hizkuntzarekin batera) oinarritutako materialak ikusi genituen. Patxadaz begiratuko ditugu materialok hurrengo saioa baino lehen!


Mintegiko laugarren saioa, azaroaren 13an

Noviembre 9, 2007

Dakizuenez, datorren asteartean elkartuko gara berriz.

Saio guztietan bezala lanaldia bi ataletan banatuko dugu: Aurrena, Begok azalduko digu ikasle etorri berri-berriekin nola egiten duten harrera prozesua Lope de Vega ikastetxean.

Geroago,  gabonetako menuari buruzko webquest-a aztertuko dugu. Badakizue urriaren 23ko saioari buruzko post-ean webquest honetarako esteka duzuela, aurreztiz begirada bat eman ahal izateko.

Datorren astearterate, beraz.


Kulturartekotasuna liburutan

Noviembre 2, 2007

Liburuekin jarraituz, hona hemen Literae mundi liburudendako lagunek Literae Mundi liburudenda

aurkeztu diguten bilduma urriko boletinean:

Kulturartekotasuna haurreihurbiltzeko

liburu aukeraketa zabala. Izugarrizko lana!

Bilduma benetan zabala izan arren gure aurreko “post”ean aurkeztutakoa ez da ageri, helaraziko diegu, bada, Literae mundikoei!

Aukeraketa honek ikastetxeko liburutegiak eguneratze lanean laguntza eskainiko dizuelakoan. Laster arte!