Kaixo denoi, nire ikasle batzuen lanak aurkezteko asmotan nabil hemen saltseatzen; lan xumea da egindakoa, baina oso harro daude denak, urruneko familiek ere emaitza ikusi ahal izango dutelako. Egileen izen batzuk ere ezagunak egingo zaizkio bati baino gehiagori… Ondo ibili oporretan eta hurrengora arte!
Dena prest Gabonetarako!
Diciembre 18, 2007Azraf erakundeko jardunaldia Bilbon
Diciembre 13, 2007
Azraf erakundeko lagunek jardunaldi bat antolatu dute Bilbon. Hona hemen programa. Ikasturte hasieran Azraf erakundeko Jatabik artikulu bat argitaratu zuen hainbat egunkaritan. Beharbada irakurrita daukazue, baina badaezpada erreferentzia bidaltzen dizuet. Euskarazkoa hemen ikus dezakezue:
www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2007-10-04&orria=005&kont=007
Gaztelaniazkoa, berriz, hainbat lekutan, Garan, Deian… eta hemen, adibidez: www.gabrielaresti.com/96
Olentzero istorioaren jatorria
Diciembre 11, 2007HIPIEN PRESTAKUNTZA
Diciembre 11, 2007Datorren hilean, urtarrilak 14 eta 15, kulturar
tekotasuna prestakuntza izango da. Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean ikusiko dugu elkar.
Lehenengo urratsak lantzeko materialak
Diciembre 11, 2007Eskolara heldu berriak diren umeentzako oso int
eresgarriak diren materialak Zarauzko Berritzegunean eskegita daude. 24 unitate didaktikoetan antolatuta daude. Gaika agertzen dira eta gai bakoitzean elkarrizketa errezen bidez eguneroko esapideak, hiztegirik arruntena, lehenengo pausuak emateko modukoa…
Erabili ondoren oso baliogarria deritzogu, dagoen moduan edo egokituta.
Zarauzgunean sartu ondoren>Berritzegunea>Materiala>Hizkuntzen gunea>Hizkuntza irakasten etorkinei>A1 Mailarako unitate didaktikoak
Gabonak
Diciembre 11, 2007Oso i
dei ona iruditzen zaigu sasoi hau aukeratzea gabon postalak idazteko. Guk publiseretik hartzen ditugu ereduak eta gero hizkuntza ezberdinetan idazten ditugu. Honen inguruan beste proposamenik badaukazue aipatu mesedez.
BADATOR GURE OLENTZERO
Diciembre 11, 2007Laster gure etxeetara Olentzero etorriko denez gutunak, abestiak prestatu eta gabon garaia girotzeko garaia dug
u.
Horretarako helbide aproposa aurkitu dugu sarean Leioako Hipien bloggean.
Etorkinekin gaztelaniaz?
Diciembre 11, 2007D ereduan dagoen etorkin bati gaztelaniaz irakastea komenigarria izan daiteke zenbait kasutan? KARMELE-k egindako galdera. Zer deritzozue? Leioako HIPI

Laztanak esaten ditugu.
Diciembre 11, 2007 
Kareaga Goikoa 3.mailako tutoretza saioetan “laztanak esaten ditugu” gaia lantzen hasi zirenez erabaki nuen ikasle batekin liburuxka bat egitea. Liburuxka horretan ikaskide guztiak agertzen dira, 6na ezaugarri positiboz osatuta.
Nola egin genuen?
- Klaseko ume guztiak zerrendatu.
- Ezaugarri positiboz osatutako zerrenda egin.
- Zirriborroa egin .Banan banan gelako ume guztien izena idatzi eta zerrendatik aukeratu 6 kualitate.
- Word dokumentu batera pasatu.
- Klaseko argazkia atera eta dokumentuan sartu.
- Dokumentuaren 2 kopia egin. Lehena gelan uzteko liburuxka, eta bigarrena bakoitzari berea emateko.
- Sinatu eta ohiko gelara eraman.
Ikasleen lanak ikusi nahi badituzue gure eskolako webgunera joan
Nire blogaren aurkezpena
Diciembre 11, 2007
Kaixo, Bengoetxe B.H.I.ko hipia naiz eta nire ikasleen lanak plazaratzeko sortu dudan blogaren berri eman nahi dizuet, ikasturtea amaitu baino lehen zerbait idatzita edukitzea espero dut…
Escrito por nekane365
Escrito por mariluzq
. Gabon guztietan menditik jaizten da abenduaren 24 an, sakua opariz gainezka.
Escrito por pesle 


