Gogoratzen duzuenez, mintegi saioan blog-aren “tripetan” sartzen hasiko gara. Jada mintegikide batzuk administratzaileak egin dira eta horien profilarekin lan egin ahal izango dugu. Dena den, anima zaitezte oraindik prozedura egin ez duzuenok, jarraibideen apunteak berriztu ditugu eta!
Datorren asteartean beraz, informatika gelan
elkartuko gara eta binaka bada ere, post-ak egingo ditugu. Saioari ahalik eta etekin gehien ateratzeko komeni zaigu pentsatuta ekartzea zer jarri nahi duzuen: informazioren bat, ikasgelako esperentzia baten berri eman, material edo web gune interesgarriren bat aipatu… Zuon esperientziatik edota beste iturriren batetik hartuta; adibidez, begiratu ahal duzue Leioako HIPIen blogean, jokuak eta gabonetarako kantak, postalak eta abar aurkituko dituzue eta; ondo letorkiguke ere SIOP ereduaren materialetan azaltzen diren web guneetatik batzuk aukeratzea.
Badago zer begiratu saioaren aurretik!
Hona hemen, post-ak egiteko apunteak.
Escrito por imgm
guztientzat, gogoan izango duzue emailea Elizabeth Coelho izango dela, Torontoko unibertsitateko irakaslea eta Canadako Hezkuntza Ministeritzako ikasleen alfabetizazio alorreko zuzendaria; laster jasoko duzue zuon ikastetxeetan deialdi ofiziala. Bien bitartean, jakin ezazue Bizkaiko saioak urtarrilaren 14 eta 15ean izango direla; beraz, gure urtarrileko lehen mintegi saioa bertan behera geratuko da. Oporren bueltan elkar ikusiko dugu Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean. Saioa baino lehen bere liburuko kapituluren bat pasatuko dizuegu, euskaraz.
Escrito por imgm 


