Pasa den astean prestakuntza saioak izan genituen Barakaldon, Clara Campoamor aretoan. Lekua atsegina eta erosoa da eta gainera handia denez, HIPIak ez diren beste zenbait lankidek ere parte hartu ahal izan zuten. Seguru probetxugarria suertatzen zaizuela zuon kideekin konpartitu ahal izatea bertan jasotakoa; izan ere, sarritan aipatzen dugunez, ikasle etorri berriekin lan txukuna egitea arloetako irakasle eta tutoreen esku dago HIPIaregan baino gehiago… edo beste hainbeste, behintzat. Ea hemendik aurrera prestakuntza saio gehiago antolatzeko aukera daukagun irakasle tutore eta arloetakoei zuzenduak, saiatuko gara.
Coelho irakasleak aurkeztutako material eta edukiei buruz bi hitz; aurrena, zoriontzekoa dela gaztelaniaz mintztatzeko egindako ahalegina: gu guztiok lasai asko bere aurkezpena jarraitu ahal izateko lan eskerga hartu baitzuen! Bestetik, saioetan zehar erabili zituen diapositibak eskuragarri ditugu, eskertzekoa ere. Hona hemen:
Gabonetatik irten eta… badatoz Inauteriak! Aurtengo egutegi berezia denez urtarrillaren 31n dugu inauteriko osteguna. Segur aski Ikastetxeetan jaia prestatzen ibiliko zarete. Hau dela eta, ospakizun honetarako egokia izan ahal den webquest bat erabiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.
Zuetariko batzuek “Menua prestatuko dugu” gabonetarako webquesta erabili zenuten, beraz metodologia ezaguna da jadanik.
Materiala aurreko mintegiko saio batean gainetik ikusi genuen baina orain da momentua erabiltzeko. Egin klick hemen eta “Laster inauteriak” webquesta ikusi ahal izango duzue. Dena den, moldatu edo egokitzeko beharra ikusten baduzue artxiboa lortu ahal dugu. Eskatu eta bidaliko dizuegu e-postaz zuen aldaketak egiteko.
Gure inguruko hiru hizkuntza irakaslek blog berri bat sortu dute euren gelako esperientziak aurkezteko eta guztiokin konpartitzeko. Blogaren izena TRES TIZAS da. Zergatik? Hiru irakasle direlako eta hiru testuinguru desberdinetan lan egiten dutelako: Marcosek (gure blogean ibili dena) HIPI lana betetzen du Institutu batean, GorkaK CIP batean egiten du lan, eta Patxok DBHko zentro batean. Hirurek gaztelania ematen dute bereziki.
Blogetik aparte, izen bereko wikia ere antolatu dute, non gelako jarduerak bilduko dituzten. Dena den, euren asmoen berri emateko eurok baino hobeto inork ez. Hementxe daukazue haien hitzak:
“Os comentamos un nuevo proyecto en el que nos hemos enredado tres aprendices de bloguero y al que le hemos puesto el nombre nada inocente de TRES TIZAS.Creo que nuestro logro, además del desternillante –y clave– contacto personal una vez cada quince días, es haber creado un blog que presenta brevemente las actividades que un wiki recoge bien estructuradas y descritas con, incluso, ejemplos de los alumnos. Esperamos, que estas actividades sencillas de lengua con enfoque TIC sirvan para animar a profesores intrigados que se suman ahora a esto de la alfabetización digital. Además, cubrimos un amplio campo pues cada uno trabaja en contextos educativos diferentes, más o menos complicados en los tiempos que corren. No obstante, lo más importante de todo, junto a la sinergia creada para la periódica actualización sin agobios, es el abrigo que nos damos en tiempos de escasez y el ánimo que nos trasmitimos en épocas de incertidumbre e “Infernet”.
Honez gain, hona hemen haiek grabatutako aurkezpen bideo bat.
Eskerrik asko zuen lana gurekin konpartitzeko. Animo eta sorte on bide berri honetan!
Gogoratuko duzuenez, urtea hastearekin batera prestakuntza saioak izango ditugu Elizabeth Coelho irakaslearekin. Oroitu ikastaroak@berrigasteiz.com helbidera mezu bat bidali behar duzuela honakoak aipatuz: izen abizenak, NAN zenbakia, lanpostua, ikastetxea eta ikastaroaren kablea: “COELHO”. Baten bati ahaztu bazaio azkar ibili, hilaren 10erarteko epea dago eta!
Saioa girotu nahi izatekotan hementxe daukazue irakasle beraren “Teaching and Learning in Multicultural Schoolls” liburuko 7. kapituluaren itzulpena “Arrazakeriaren aurkako ikuspegia hezkuntzan” Interesatuko zaizuelakoan.