Badatoz inauteriak!

Enero 16, 2008

Gabonetatik irten eta… badatoz Inauteriak! Aurtengo egutegi berezia denez urtarrillaren 31n dugu inauteriko osteguna. Segur aski Ikastetxeetan jaia prestatzen ibiliko zarete. Hau dela eta, ospakizun honetarako egokia izan ahal den webquest bat erabiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Zuetariko batzuek “Menua prestatuko dugu” gabonetarako webquesta erabili zenuten, beraz metodologia ezaguna da jadanik.

Materiala aurreko mintegiko saio batean gainetik ikusi genuen baina orain da momentua erabiltzeko. Egin klick hemen eta “Laster inauteriak” webquesta ikusi ahal izango duzue. Dena den, moldatu edo egokitzeko beharra ikusten baduzue artxiboa lortu ahal dugu. Eskatu eta bidaliko dizuegu e-postaz zuen aldaketak egiteko.