Badatoz inauteriak!

Gabonetatik irten eta… badatoz Inauteriak! Aurtengo egutegi berezia denez urtarrillaren 31n dugu inauteriko osteguna. Segur aski Ikastetxeetan jaia prestatzen ibiliko zarete. Hau dela eta, ospakizun honetarako egokia izan ahal den webquest bat erabiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Zuetariko batzuek “Menua prestatuko dugu” gabonetarako webquesta erabili zenuten, beraz metodologia ezaguna da jadanik.

Materiala aurreko mintegiko saio batean gainetik ikusi genuen baina orain da momentua erabiltzeko. Egin klick hemen eta “Laster inauteriak” webquesta ikusi ahal izango duzue. Dena den, moldatu edo egokitzeko beharra ikusten baduzue artxiboa lortu ahal dugu. Eskatu eta bidaliko dizuegu e-postaz zuen aldaketak egiteko.

Una respuesta para “Badatoz inauteriak!”

  1. Josin Dice:

    Kaixo eta urte berri on guztioi! Espero dut oporrak ondo pasatu izana.
    Konturatu zarete? Hortxe bertan ditugu inauteriak! Inauteriei buruzko
    Webquesta “laster inauteriak” egon naiz begiratzen eta gorde nahi izan dut karpeta batean lehenengo eta nire kabuz moldatu gero. Nola egin behar da? Banekien Front-Page erabili behar zela baina…argibiderik? Eskerrik asko.

Escribe un comentario