Elizabeth Coelho irakaslearekiko saioen harira

Pasa den astean prestakuntza saioak izan genituen Barakaldon, Clara Campoamor aretoan. Lekua atsegina eta erosoa da eta gainera handia denez, HIPIak ez diren beste zenbait lankidek ere parte hartu ahal izan zuten. Seguru probetxugarria suertatzen zaizuela zuon kideekin konpartitu ahal izatea bertan jasotakoa; izan ere, sarritan aipatzen dugunez, ikasle etorri berriekin lan txukuna egitea arloetako irakasle eta tutoreen esku dago HIPIaregan baino gehiago… edo beste hainbeste, behintzat. Ea hemendik aurrera prestakuntza saio gehiago antolatzeko aukera daukagun irakasle tutore eta arloetakoei zuzenduak, saiatuko gara.

Coelho irakasleak aurkeztutako material eta edukiei buruz bi hitz; aurrena, zoriontzekoa dela gaztelaniaz mintztatzeko egindako ahalegina: gu guztiok lasai asko bere aurkezpena jarraitu ahal izateko lan eskerga hartu baitzuen! Bestetik, saioetan zehar erabili zituen diapositibak eskuragarri ditugu, eskertzekoa ere. Hona hemen:

Lehen saioa

Bigarren saioa

La enseñanza en los cuadrantes

Referencias bibliográficas

Eskola kulturaniztunetan ingurune abegitsua sortzen etorri berrientzat (2006) Jakingarriak (Mondragon Unibertsitatea), No. 58, 44-57.

Elkarrizketa HIK-HASI aldizkarian

6 comentarios para “Elizabeth Coelho irakaslearekiko saioen harira”

  1. nekane Dice:

    Hipi berriak garenontzat oso saio interesgarriak eta aberasgarriak izan ziren; neuk, behintzat, asko ikasi nuen eta ikasitako hau praktikan ipintzen saiatu naiz, ea… Hurrengo saiorarte.

  2. ana Dice:

    Elizabeth Coelho irakaslearekiko saioei buruz
    Niri ere bai interesgarria iruditu zitzidan, baina betikoa, irakasle guztiek entzun egin beharko zuten, batez ere, zergati batzuk …ondo ulertzeko.
    Kulturartekotasunab06 orrialdean,lehen saioa etab. zabaltzerakoan orri arraro bat agertzen zait. Non topatuko dut hitzaldiak?edo, erratuta nago, ez dut topatuko? esaidazu mesedez.

  3. imgm Dice:

    Estekak txarto zeuden baina konpondu ditugu. Orain badabiltza ondo. Saia zaitez berriro ea lortzen duzun. Material osoa on line eskuratu ahal izatea benetan eskertzekoa dela!

  4. pesle Dice:

    Coelhoreen saioak, atseginak baina zer berriri?
    Betikoa entzun genuen (koadranteak, idatzitako eta ahozko hizkuntzaren arteko desbwerdintasunak…)
    Gazteleraz egitearen ahalegina aspimarragarria baina hainbeste ordutan nola irakurtzen zuen entzuten egotea…

  5. Yolakanttu Dice:

    Kaixo denoei, neri Coelhoreen saioak oso atseginak iruditu zitzaizkidan, batez ere andamiajeko saioa.
    Lasareteko mintegian 5 kurtso daramat, eta nahi badezue gure blogaren helbidea uzten dizuet, materiala guk geuk egindakoa, eta helbide interesgarriak, nahiko estatikoa dago baina martxan jarriko degu.

    http://etorkinekin.blogspot.com/

  6. Josin Dice:

    Niri Elizabeth Coelhoren saioak interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Egia da gauza batzuk bagenekizkiela -bide beretik goazela esango nuke nik-, baina aberasgarria beti. Zer esanik ez berak emandako web-guneak eta materialak.

Escribe un comentario