Junio 20, 2008
Aurtengoari azken ikuituak emon eta ea datorrenerako indarberrituta etortzen garen!
Azken egunean bete zenuten baloraziorako-orria1 hemen daukazue guztion datuaz osoatua. Oso pozgarria izan zaigu, beti bezala, zuon iritzi baikorrak irakurtzea. Adostasun handia dago iritzietan, hau da, oso balorazio antzekoak dira denak, eta mintegikide zintzoen modura, zereginak ondo eginda, datorren ikasturterako lan plana bideratuta utzi duzue. Guk, aholkulariok, ez dugu orririk bete baina bai baloratu dugula mintegiaren eboluzioa eta, gure ustez, hasieran planteatutako helburuak bete egin ditugu eta blog-ari dagokionez, behin tresna ezagututa datorren ikasturtean txinpartak ateratzeko moduan erabil dezakezue.
Bejondeizuela!
Datorren ikasturtean elkar ikusiko dugulakoan, mintegian ezbada, blog-ean bertan!
1 comentario |
Mintegiko lana |
Permalink
Escrito por gloriarey
Junio 5, 2008
Ikasleei norberaren biografía idaztea proposatuko diegu, urtero osatzen dugun aldizkarian sartzeko edota liburuska osatzeko.

Biografía idatzi baino lehen irakur dezakete ereduren bat.
ereduren-bat-1,ereduren-bat-2 ,ereduren-bat-3,
ereduren-bat-4 ,ereduren-bat-5
Hurrengo pausua galderen bidez gidoia osatzea .
Biografia osatzeko gurasoei galdetu, haiek datu gehiago dituzte eta.
Ondoren testua osatu erantzunak lotuz.
Testuari laguntzeko argazkiren bat gehitu .
… eta hemen dugu prozesuaren emaitza.
5 comentarios |
Gelako jarduerak, Uncategorized |
Permalink
Escrito por karmelev
Junio 1, 2008
Aurten bloga gora eta behera ibili gara mintegian. Batzuentzat ezaguna zen jadanik, beste batzuentzat guztiz berria. Hasieran apur bat beldurrez…, baina azkenean guztientzako interesagarria izan dela uste dugu. Bakoitzak bere bloga sortu du eta orain zuen eskuetan dago tresna horrekin zer egin. Hau dela eta, aurtengo Ikasblogak 08 Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuet. Hor aurkeztuko diren esperientziak adierazgarriak izan ahal dira zuentzat. Baina, zer da Ikasblogak 08?
Iaz, Ekainaren 28an Julio Caro Baroja Institutuan Getxoikasblogak Jardunaldia ospatu zen, Getxoko Berritzeguneak antolatuta. Hor blogaren erabilpen didaktikoaren inguruan hainbat lagun bildu ginen esperientzi desberdinak ezagutzeko. Hemen Jardunaldiaren erreportaia (ponentzia eta esperientzi guztiak bideoz grabatuta) topatuko duzue.
Nahiz eta kurtso amaieran izan, arrakasta handiko ekintza izan zen eta oso balorazio ona egin zuten partaideek.
Hau ikusita, Ikasblogaren II edizioa egitea arabaki dugu. Eta, aurten, Zaratamoko Berritzegun
eak antolatuko du: Ikasblogak 2008 Jardunaldia Galdakaon izango da ekainaren 30an, Elexalde Institutuan, Bizkaiko LH eta BH irakasle guztiei zuzenduta.
Helburua da blogekin lan egiten duten irakasleen esperientziak ezagutzea, eta blogak erabiltzen diruzten irakasleen arteko trukaketa bultzatzea.
Jardunaldirako sortu dugun blogean egitaraua ezagutzeko eta inskripzioa egiteko bide zuzena da .
Aurtengo Jardunaldia iazko bezain interesgarria eta emankorra izatea espero dugu.
Galdakaon elkar ikusiko dugu!
Deja un Comentario » |
Berriak, Uncategorized |
Permalink
Escrito por imgm
Junio 1, 2008
Deustuko Unibertsitateko Jardunaldiaren laburpena egiten saiatuko naiz. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz egin zirenez itzuli barik doazkizue apunte guztiak.

- FORMAR PARA ENSEÑAR LENGUAS A NO NATIVOS. PREPARACIÓN DEL PROFESOR DE LENGUAS A INMIGRANTES.
- EL RETO DE LA FORMACIÓN EN EL PROGRAMA DE LA INTERCULTURALIDAD.
- EL PROFESORADO DOCENTE DE LA SEGUNDA LENGUA PARA INMIGRANTES Y LAS NECESIDADES DE LA ADMINISTRACIÓN EDUCATIVA.
- INTERACCIÓN ORAL.
Hizlaria: Matilde Martínez. GREIP ( Grupo de investigación en enseñanza e interacción plurilingüe )
- TRANSMITIR CONTENIDOS CURRICULARES EN UNA SEGUNDA LENGUA
Hizlaria: Félix Villalba.
Deja un Comentario » |
Berriak, Material trukea |
Permalink
Escrito por desnaola