Berriz ere elkarrekin lanean

Septiembre 26, 2008

Ohitura denez irailean izango dugu lehenengo bilera: Datorren asteartean, hilaren    30ean, beti bezala, 11:30etatik 13:30etara.

Guk proposatzen nahi dizkizuegun gaiak hauexek dira:

Ongietorria eta kideen aurkezpena, aurtengo lan planaren zehaztapena eta Gasteizko Berritzeguneko Mintegiko kideek eta lma Ortegak egindako CDaren aurkezpena eta banaketa.

Besterik, nola ez, zuek proposatzen dituzuenak!

Datorren astearterarte, ondo ibili!


Ikasturte berri on!

Septiembre 12, 2008

Hemen gaude berriro! Zuetariko batzuk agurtu izan ditugu Irailako Jardunaldietan, beste batzuekin telefonoz edota ikastetxeetan hitz egin dugu eta beste kasu batzuetan  laster elkar ikusiko dugu!.

Beharbada jadanik jasotako informazioa da baina berriro gogorarazi nahi dizuegu, Kulturartekotasun Mintegia  datorren irailaren 30an hasiko dugula.

Besterik, Kulturarteko dinamizatzaileentzat formakuntza jarduera bat antolatuta dago Bilboko Berritzegunean, irailaren 17an. HIPI berrientzat ere badago formakuntza berezi bat, beste urteetan bezala, Gasteizko Berritzegunean irailaren 22an eta 23an.

Horrexaz aparte, gure aldetik eta pasa den urtean azaldu genizuen lez,  Kulturarteko mudulua prestatu dugu: KULTURARTEKO HEZKUNTZA: Irakasleen lanerako orientabideak eta baliabideak. Ikastetxean bertan egiteko prestakuntza da eta horretarako irakasle talde bat (ziklo bat, klaustro osoa, mintegi batzuetako kideak…) osatu behar da zentroan. Beno, informazio osoa erantsitako dokumentuan duzue:kulturarteko-hezkuntza-moduloaren-eskaintza1

Zer esanik ez, zuen komentarioak, iradokizunak eta abar luze baten zain gaude!