Mintzamena

Octubre 28, 2008

Jarduera honen helburua mintzamena erreztea eskola giroan.

Eskolan edo kalean suertatzen diren egoerak aprobetzatuz , mintza praktika egingo dugu.

Hemen proposatzen dira adibideak.

Kontutan hartzeko:

  • Binaka jarri.
  • Egoera irakurri.
  • Pentsatu, asmatu eta kontatu zer gertatu den.

Urriaren 14ko bileraren ondorengoak

Octubre 17, 2008

Astearteko bileran begirada bota genion urteko planari eta balekoa eman genion, beraz urteetan HIPI lana egiten ari zaretenok hasi zaitezkete gurekin harremanetan jartzen zuen aportazioak zein ataletan kokatuko dituzuen zehazten joateko: errefortzu klaseak,  irakasleekiko koordinazioa edota testuen egokitzapena.

Bestetik, norbanako plana egiteko eredua aztertu genuen eta taldeka iradokizunak gehitu genituen atalka. Hemen duzue lehenengoko dokumentua zuek eginiko aipamenak gorriz idatzita.  Sasoi honetan ikasleen planak burutu behar dituzuenez, pensatzekoa da oraindik ere eukiko dituzuela iradokizun gehiago eredu hau osatze aldera. Joango gara berritzen, bada…

Blogari dagokionez, bi aspektu aipatzeko:

  • Birpasu genuen post bat idazteko prozedura. Gogoan izan blogeko goiko atalean ‘Bloga sortzeko eta kudeatzeko jarraibideak‘ dauzkazuela apunteak.
  • Erabiltzaile berria bihurtzeko, hona hemen jarraibide laburrak. Imprimatu eta ondoan izan gonbidapen mezua hartzen duzuenean.
  • Datorren mintegian blogaren alboko zutabea osatzen eta kudeatzen arituko gara. Horretarako, mesedez ekarri zuen ikasleekin erabilgarriak suertatzen zaizkizuen web orrialdetako helbideak.

Irailaren 30eko bileraren ondorengoak

Octubre 3, 2008

Ikasturteko lehenengo bilera euki genuen pasa den asteartean eta esan bezala egutegia zehaztu genuen, CD berria banatu genuen eta HIPIen eginkizunen zerrenda eta pasa den urteko ebaluazio orria birpasatu genituen.

Bileraren helburua lan plana adostea zenez aipatutako materialei bistadizoa eman genien eta taldetxoetan eztabaidatu genuen mintegiaren nondik norakoa. Ostean , zuon iritziak jasota, hona hemen urterako lan plana.

Beste proposamenik baduzue,  aipatu hemen! Besterik ezean, datorren egunean hasiko gara blogaren  errepasoa egiten eta Norbanakako Plana aztertzen.

Honezaz gain, mintegian izena emateko prozedura ere azaldu genuen; aurten kontu berria baita!  Badakizue, berritzeguneak.net-en sartu, Zaratamo aukeratu eta prestakuntza ekintzetan gure mintegia bilatu “Etorkinen eskolaratzea” Sakatu eta galdetegia bete. Batzuk jada egin duzue, eskerrik asko! Besteok ahalik eta lasterren, mesedez!