Gaurkoan bideoetan oinarritutako proposamen didaktikoak jorratuko ditugu

Noviembre 25, 2008

Gaurko lana gidatzeko hone hemen eredu bat, Tres Tizasekoek eginda, bideo honen gainean


Mintegiko kideen arteko esperientzien elkartrukea

Noviembre 17, 2008

Berriz ere, mintegiko atal garrantzitsuenetarikoari ekin diogu: elkartrukeari. Saio hauek egiten dute berezi eta  aberasgarria mintegia, eskarmentua dutenek hasi berriei eta gainontzeko kideei ere azaltzen dietenean lanaren aspekturen bat nola gobernatzen duten. Ez da bakarrik interesgarria lan honetan oraintsu hasi direnentzako, baita urteetan dabiltzatenentzako ere, beti aurkitzen delako ideia berriren bat edo egiteko era emankorren bat norberak bere egunerokoan txertatu ahal duena, eta zeresanik ez, izugarri aberasgarria da azaltzen duenarentzat, aurrez saiatu delako azalduko duen aspektuari buruzko ideiak ordenatzen eta bere praktika ahalik eta argien azalzten. Hau da, lanaren gaineko hausnarketa egiten. Beti  ekinean ibiltzen ohituak baikara, denborarik ere opatu gabe zer egiten dugun eta batez ere nola egiten dugun pentsatzeari! Behingoagatik har dezagun une bat eta konpartitu dezagun bai egiten dakiguna eta baita kezkatzen gaituena.

Datorren saioan irakasleekiko koordinazioa jorratuko dugu. Hona hemen saioa bideratzeko burura etortzen zizkigun galdera batzuk:

  • Norekin bildu tutoreaz gain…
  • Noiz?, urtean zenbat aldiz?, aurrez erabakita ala beharrizanen arabera?, Proiektuan azaltzen dena betetzen da?
  • Zailtasunak eta oztopoak… nola gainditu?
  • Lana nola erraztu? Adibidez, akordioak idatziz jasota hartzeko tresnarik erabiltzen da?
  • Bileren edukiak: iritziaz gain zein informazio trukatzen da?  Adibidez, hitz egiten da ikasleek egin beharko duten lanaz, ebaluatzeko eskatuko zaienaz, jokabideetaz…
  • Informazio truke horietan HIPIak zein ekarpen egin dezake?  Dokumentazioa, aparteko informazioa…
  • Zuzendaritza taldearen laguntza nola eskuratu?
  • Ikastetxeko ibilbidea zein izan da arlo honetan?

Blogean ere noizik behin txukuntze lanak

Noviembre 17, 2008

Garbiketa lana egin dugu geure blogean, bestela sarrerak eta frogak metatzen zaizkigu eta bilaketa lana korapilatu. Beraz, aurreko saioan bideoak txertatzeko egindako frogak “desagertarazi” ditugu, norbait post horietarikoren batean lan egiteko asmtan badabil, jakin dezala ez ditugula kendu gordeta daudela eta berreskuragarriak. Sartu egin behar da “gestionar” ataletik, “entradas” aukeratu eta betiko moduan lan egin ostean “guardar” eta “publicar”sakatu.

Garbiketarekin segiz, aurreko saioetan alboko zutabean eskua sartzen aritu ginen eta zenbait  lotura bikoiztuta utzi genuen, frogakezarri, ondo funtzionatzen ez zuen loturarik ere bagenuen… hori den hori birpasatzen egon gara eta ahal izan dugun neurrian txukun eta erabilgarri utzi. ikusten baduzue okerrik edo… abisatu! edo hobe, zuzenean zuzendu!!


Nola txertatu bideoak

Noviembre 11, 2008

Bideoak txertatzeko argibideak besteekin batera goiko orrialde finkoan daude. Orain praktikan ipiniko ditugu!

Hona hemen you tube bideo helbide batzuk eta hitzik gabeko bideoak ere. Aukeratu bat eta saia zaitez ikasleentzako proposamen didaktiko bat luzatzen bideo bat erabiliz. Izan daiteke eredu bat izatea edo bertotatik informazioa ateratzea…


Laguntza eske

Noviembre 10, 2008

Eskualdeko ikastetxe batean eskolaratu da ikasle berri bat Pakistanetik datorrena, zehazki Punjab-etik.

Punjaben hizkuntza gehiago hitz egin arren badirudi familia horren hizkuntza penyabí dela;  badago beste ikastetxeren batean jatorri bereko ikaslerik?

Norbaitek bilatu du ikas- materilik penyabí-z?  Eta aurkitu? Arizko ikastolan estimatuko lukete edozein informazio.

Mila esker!


Hasieran eta hizkuntza ikasi arte…

Noviembre 7, 2008

Zalantzan nago. Nik nire iritzia eduki arren lankide batzuek esaten didate  ikasle etorkinak hobeto egongo liratekeela aldikada batean eta hizkuntza ikasi arte (erdara?, euskara?) gela itxi batean. Iritzi honetakoek  guztiz sinestuta esaten didate. Zer deritzozue?


Urriaren 28ko bileraren ondorengoak

Noviembre 5, 2008

Hona hemen erabili genituen curriculumeko ebaluazio irizpideak: Lehen Hezkuntzakoak eta Bigarren Hezkuntzakoak. Bestetik, zuek egindako hausnarketa biltzen duen lan dokumentuak:Lehen Hezkuntzarako programazioaeta Bigarren Hezkuntzarakoa. Kontuan izan, mintegi saioan programazioa osatzeko prozedura entsaiatu egin genuela baina lana ez dagoela erabat bukatuta. Kasurako, metodologiari buruz ez da dokumentu horretan ezer aipatzen. Gure mintegiko ondorengo hiru saioetan zenbait aspektu metodologiko landuko dugunez, aurrerago aukera izango dugu dokumentu osatuago bat burutzeko.

Datorren mintegian, esan bezala, aspektu metodologikoei helduko diegu. Indartze saioak izango ditugu hizpide. Hona hemen aipatzeko aspektu posible batzuk:

Gelako antolaketa: Apainketa, baliabideak (liburuak, kontsultarako materialak…). Zeintzu, nola hartuak, nola kokatuak…

Eguneroko lana: Errutinak, egitura berbera denontzat? , denok ataza bera? ataza motak, material didaktikoa, zein?

Ikasleen lanak: Koadernoa, karpeta pertsonala, zer egiten da hauekin?

Elkarreragina: Nola sustatzen da? aurrez erabakita dago nola eta noiz? errejistratzen da?

Ebaluazioa: Zeintzu tresna?, ikasleei aurrez azaltzen zaie? irakasleekin, nora bideratzen da?

Aipatzeko aspektu gehiago, mesedez idatzi komentarioetan.

Marianek eta Begok haien lana azaltzeko ardura hartu dute eta horregatik, mila esker!


Beste proba bat

Noviembre 1, 2008

 

Aupa danoi.Ea oraingoan publikatzeko kapaza naizen.Hona hemen Internet-eko bi helbide: txiki.net eta ipurbeltz.com.

Beste kontu bat,hurrengo saiorako  sortu zaizkidan galdera batzuk:

  1. Norekin (tutoreaz gain) eta zein maiztasunez bildu behar garen
  2. Zeintzuk diren lehentasunak lehenengo urtean
  3. Zeintzuk diren gela barruan /kanpoan egoteko irizpideak
  4. Gure konpetentziak ebaluatzeko orduan
  5. Gurasoekiko harremanak