Olentzeroren bideo hau lantzeko proposamenak.

Girotze lana:
- Ikasleek kontatuko dute bakoitzaren herrialdean ba ote dagoen halako pertsonairik opariak ekartzen dituena eta zer nolako ohiturak dauden neguko ospakizunetarako.
- Konparaketak egin: eguna, ohiturak, etxeko apaingarriak, pertsonaiaren itxura…
- Azaldu hemengo ohiturak, Olentzeroren aurkezpena egin.
Aurre lana:
Idatziz egiteko: Olentzeroa, haurra eta opari bat azaltzen duen orria emanda ikasleei eskatu istorioa asmatzeko.
Ahoz egiteko: Bideoaren aurreneko eszenak erakutsi (adb, Olentzerok zerrenda aurkezten duenerarte) eta galderak luzatu (nor da hau?, zer egitera doa?, norengana? zer nahi du esan gurutzeak izenen alboan?…)
Lanerako proposamenak:
- Bideoa ikusi bitartean: uneren batean geldiarazi eta eskatu ikasleei jarraipena asma dezaten.
- Istorioa berregin esaldiak ordenatuz.
- Osatu taula pertsonaiak izendatuz eta bakoitzak zer egiten duen non.
- Pertsonaiei hitza eman: bete puxikak euren hitzekin edota pentsamenduekin.
- Denon artean eskutitza idatzi Olentzorori ikasgelarako material berria eskatuz, adibidez.
Ondo pasa eta oporraldiaz gozatu!!!
Escrito por gloriarey
Datorren saioan jarraituko dugu mintegikideen arteko elkartrukeaz, testuen egokitzapenaz hitz egingo dugu. Zenbait prestakuntza saiotan erabili izan dugu honako
Escrito por gloriarey 


