Aurreko saioan ahaleginak eta bi egin genituen bideotan oinarritutako proposamen didaktikoak garatzeko; emaitzak blogean ditugu, aurreko sarreretan, zein unetarako edo zeintzu ikasleentzako erabilgarriak diren komentatuko dugu bileran, baita zein hobekuntza egin dakieken ere.
Datorren asteartean, gure arteko formazioaren baitan, aholkularion txanda izango da; Mª Luz-ek azalduko ditu instrukzio hizkuntza ikaste prozesuan dauden ikasleei begira irakasleek erabil ditzaketen estrategia orokorrak:
Ikasleen aurre ezagutzak kontuan izatea: lehendik gaia edo gaiarekin erlazionatutako ikasgairik ikasi ote duten galdetzeaz gain aurkeztu orain ikasiko dutena
Azalpenak nola girotu: irudi eta grafikoen erabilera
Azaldu bitartean arbela nola erabili: eskema argia, idazkera txukuna…
Irakaslearen berbeta: zuzena eta ahal bezain erraza, argia, keinuz lagundua…