Marzo 20, 2009


Biladik, Palestinar Elkarte Kulturala, liburuxka batean bildu ditu ahozko tradiziozko zenbait ipuin eta, irudi politez hornituak, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz argitaratu.
Tituluan azaltzen den bezala ipuinok ahozko tradiziozkoak dira eta ahoz transmititzeko pentsatuta daude, idatziz jaso dira ondarea gordetzeko eta itzulita eman ahal izateko. Beraz, liburuxkak gordetzen ditu ahozkoaren tasunak, exklamazioak, errepikapenak, entzuleen interbertzio posibleak…
Kultura Elkarte honek Bilboko Ronda kaleko 1eko 1.Dn dauka egoitza; bertan liburuxka hauek doan banatuko dizkie interesatuei. Euren blogaren bitartez ere kontaktuan jarri daiteke nahi duenak
Deja un Comentario » |
Berriak, liburuak |
Permalink
Escrito por gloriarey
Marzo 18, 2009

Mintegi honetan, photostory-arekin jarraitzeaz gain ahozkotasuna ere landuko dugu. Hona hemen ahozkotasuna lantzeko oso webquesta interesgarria, begiratzerakoan pentsatu behar dugu hau ez dela egina ikasle heldu berrientzako, baina erreferentziatzat oso erabilgarria dela iruditzen zaigu.
Ahozkotasunaren beste aspektu bat elkarreragina da eta horretan ere arituko gara. SIOP ereduaren materialetan atal oso bat aurkitu ahal duzue gai honetaz (2006-2007 atalean) . Jolas batzuk ere erabiliko ditugu.
Beti bezala zuen aportazioak oso baliagarriak izango dira!
Deja un Comentario » |
Mintegiko lana |
Permalink
Escrito por mariluzq
Marzo 6, 2009

Zer iruditu zaizue izandako formakuntza Barakaldon? Datorren mintegian zuen iritziak komentatu ahal ditugu. Aurkezpenerako erabilitako baliabideak Berrikuntzako web gunean aurkitu ahal dira. Hor zerrendatuta dago material asko, ez bakarrik otsaileko formakuntzarenak, pazientzia piska bat beharrezkoa da bilatu arte!
Bestetik, jarraituko dugu irakas-estrategiak errepasatzen, idazketa lanetan nola lagundu, eta photostory-rekin. Materialen bat ekartzen baduzue, mintegiko lana erraztuko da.
Deja un Comentario » |
Gelako jarduerak, Mintegiko lana |
Permalink
Escrito por mariluzq