Datorren asteartean, maiatzaren 26an, ikasturtean zehar egindako lanei eta metatutako esperientziei baikortasunez begiratuko diegu. Mintegikide bakoitzak berak aukeratutako lan edo esperientziaren bat azalduko du, ondo atera zaizkionetatik bakar bat. Horrela, esperientzi positiboen metaketa hori elkartrukatuz datorren ikasturtea indarberrituta irudikatzeko aukera izango dugu, ideiaz eta planez beteta.




Mayo 25, 2009 a las 6:06 pm
Berriro ez naiz zuekin egongo. Sentitzen dut. Aste honetan ekintza bereziak ditugu Agenda 21 dela eta, ni arduraduna naiz. Hurrengora arte.
Junio 4, 2009 a las 6:55 pm
Dirudienez proiektuaren deialdia atera da eta berehala aurkeztu behar.
Junio 5, 2009 a las 6:29 am
Bai Karmele, irailaren 10erako. Zuzendariek jada informazio osoa daukate.
Junio 6, 2009 a las 9:39 pm
Aupa:
Galderatxo bat…Deialdia dela eta, berriro egin behar da proiektua ala bidali genuen memoriarekin nahikoa ote da? Arraroa izan da aurtengoa, ezda? Lehenengo memoria eta gero deialdia…
Ondo izan.
Junio 8, 2009 a las 9:33 am
2008-2009ko deialdian parte hartu dugunok ez dugu proiektu berririk egin behar, baina deialdia bete behar da.Hala eta guztiz ere zure ikastetxeko zuzendatiak informazio zehatzagoa izango du.