Bihar, ekainak 9, azken mintegi saioa

Bihar aurtengo azken mintegi saioa egingo dugu.  Oraindik sasoian gaude aurtengo deialdia errepasatzeko, zalantzarik baldin badago. Bestetik, aurten egindako lanaren ebaluazioa egingo dugu eta, inportanteena!, datorren ikasturteari begira proposamenak luzatzea…

Ohitura den bezala, aurten ere Ikasblogak Jardunaldia izango da ekainaren 29an. Informazio gehiagorako jo bertara.

3 comentarios para “Bihar, ekainak 9, azken mintegi saioa”

  1. Ana Dice:

    Ana naiz.Alde batetik HHko laguntza, Gela bateko ebaluaketa eta Klaustro dela eta ez naiz Mintegira joango.
    Datorren Ikasturterako begira
    Badakit “Mapa Kontzeptualak” eta Testu egokitzapen” gaiak landuta daudela, baina nire ustez, ezagutu aparte, materiala egingo nuke. Nik egingo nukeena izango zen, Maila aukeratu (berdin da zein) eta horko mailako ingurune liburuko gaia guztiak Mapa Kontzeptualak erabiliz, materiala egin.
    Gure eskolan, besteetan bezala, orain arte ikasteko metodoa, testu azpimarratzea izan da, baina dakizuenez, hemendik aurrera, ikasleek ezin izango dute liburuak azpimarratu, liburuak eskolan gelditzen direlako, beraz, ikasleei ere beste metodoa ere erabiltzea erakutsi behar izango diegula.
    MªLuz,Irene eta Gloria mila esker laguntza emateagatik eta datorren ikasturterarte.Uda ondo izan eta laster arte.Ana

  2. gandasegikasleak09 Dice:

    Kaixo, Josin naiz eta azken momentuko estualdiak direla eta ezin izan naiz joan.
    Datorren kurtsorako nik honakoak proposatuko nituzke:
    .Orokorrean aurtengo ildotik jarraitzea.
    .Biltegi bat sortzea gure aportazioak, materialak, eta trukaketak errazago egiteko.
    .IKTren munduko baliabideetan sakondu: web-questak, altxor bilaketak,wikiak…

    Nik ere eskertu nahi dizuet aurten eskeini diguzuen laguntza eskerga. Mila esker.

  3. arantza Dice:

    Zuen bloga askotan zabaldu dut…Ia datorren ikasturtean ordutegi egokia dudan lantaldera joateko. Uda ona igaro eta ikusi arte.

Escribe un comentario