Hizkuntza Indartzeko lanean hasi berriak zaretenontzat, hona hemen hasierako uneetan gertu eta bistadizo batean eskura izateko dokumentazioa:
Proiektuaren deialdia, bertan azaltzen da, besteren artean, ikastetxeak zeintzu konpromezu hartu dituen, zeintzu dokumentu osatu behar diren noizko eta HIPIaren eginkizunak zeintzu diren.
Ikaslearen Norbanako Plana egiteko txantiloiak, A-formatoa, B-formatoa.eta esku-hartze plan baten adibidea, eredu bezala erabil daitezkeenak.
Oinarrizko dokumentazioaren bilduma, web-ean aurki daitezkeen baliabideen eta gune interesgarrien zerrenda.
Material hau ez da dena tupustean kontrolpean izateko, Irailaren 15eko bileran patxadaz aztertuko ditugu elkarrekin.




Kaixo, Pablo naiz. Aurten ere zuekin egongo naiz mintegian, baina hori ez da irailaren 29an izango.
Herriko jaiak direla eta jaia dugu ikastetxean eta nik aspalditik zita batzuk eskatuta neuzkan.
Sentitzen dut. Hurrengoan izango da.
Egun on Pablo,
Guk ere sentitzen dugu. Dena den, mintegia izan eta gero, beti lez, ‘post’ bat idatziko dugu blogean eta era horretan informazioa jasoko duzu.
Ikusi arte