Aurreko saioan aztertu genuen gelako programazioa egiteko oinarrizko materiala; Kulturartekotasuna programak opatzen duen dokumentua, “Abian jartzen” eta curriculum-eko ebaluazio irizpideak, Lehen Hezkuntzakoak eta Bigarren Hezkuntzakoak. Dokumentu honetan dauzkazue zuen ekarpenak bilduta; hau da, oinarrizko programazioa, ebaluaziorako irizpidez eta adierazlez osatua.




Noviembre 9, 2009 a las 12:58 pm
aupa!! zelan? Galdera bat deket zuontzako ia lagundu ahal dostezuen.
Ni ezin naz mintegira beti joan dudan ordutegiarengaitik eta lanagaitik. Saiatuko naz hurrengora joaten.
Galderak:
Laister 2 Argentinar etorriko dira eskolara eta nire galdera da.Haiek oraindik Argentinan daz. Abenduan oporrak hartzen dituzte eta oporrak eta gero matrikulatuko dira berton, Diman.
Zer ekarri behar dute handik? espediente akademikoa?eskolako baja?edota ze tramitazio gehiago?
eta beste galdera bat.
Haietako bat 4 urteko gelara dator.Diman 4 urteko gela 2 daude. Gela baten oraintxe Errusiatik etorri dan ume ba t dago eta orduan zer izango zan komenigarrixena? biak gela berean egotea?
Ia batenbatek erantzun ahal didan.
Eskerrik asko eta laster arte!!
Noviembre 13, 2009 a las 2:25 pm
Gure ikastetxera Chiletik etorri ziren ume bi. Nagusiak laugarren mailara etorri zen eta espediente akademikoa ekarri zuen.
Txikiak lau urteko gelara sartu zen eta ez zuen inolako espedienterik ekarri. ( ez zen joaten eskolara)
Non kokatu lau urtekoa?
Oso ume txikiak dirernez nik orekatu nituzke gela biak, baina… zuek ezagutzen duzue gelen egoera.
Noviembre 23, 2009 a las 9:38 am
Matrikulazioa tramitatzeko ez da arazorik egoten normalean; eskaera orria bete eta, errolda ziurtagiria ekartzen dutenean, Eskolatze Batzordeari fax-a bidali eta berehala erantzungo dizuete.
Bestetik, aukera izanez gero, espedientea ekartzeaz gain, hango testuliburuak edota koadernoak ekar ditzatela eskatuko nieke nik. Horrela hasierako ebaluazioa eta lan plana erraztuko lirateke…