Aurreko mintegi saioan hasitako lanarekin jarraituko dugu aste honetan. Ikasleekin mintzamena lantzeko zenbait ariketa edota prozedura aztertu genuen eta oraingoan atenzioa ipiniko dugu ikasleen arteko elkarreraginean, zenbait baliabide , “jolasak”, aztertuz.
Ariketa edo “jolas” hauen helburua izango da beti ikasleek aurrez jorratu duten gaiari buruz elkarrekin hitz egin dezaten ikasitakoa ondo finkatzeko, gainbegirada egiteko edota buruz ikasi ahal izateko. Adibideok aztertuta, testu liburu batean oinarrituta antzeko materialak prestatzeari ekingo diogu eta wikian ezarri, denok denona eskura edukitzeko.
Escrito por gloriarey 



