
Lehendabizi Itziaren esperientziaren azalpena entzungo dugu, Kazetarien lanaren ingurukoa, hain zuzen.
Gero ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako programa, eskola-eredu inklusibo eta kulturartekoaren barruan idatzi den zirriborroa aztertuko dugu. Dokumentu honek hurrengo ikasturteetan indarrean jarriko diren helburuak eta lan esparruak zehazten ditu.
Zirriborro hau inklusio eta kulturartekotasun ikuspegietatik lan egiten duten hezkuntza-eragileei zabaldu nahi dute, denon iritzia jaso, programa aberasteko ekarpenak egiteko. Izan ere, parte hartuta bakarrik lortu ahal izango dugu gure ikasleen benetako premiei erantzungo dien plan bat.
Azkenean, astirik badaukagu, elkarreragina garatzeko hainbat jolas ere praktikan ipiniko ditugu.
Escrito por mariluzq 



