Aurreko urtean eta ikasturte honetan ere, post- desberdinetan, blogaren erabilpenari b
uruzko hainbat apunte eta jarraibideak txertatu ditut blogean. Kategorien bidez (“diario del seminario”- “blogeatzeko jarraibideak”) post-ak topatu ahal dira, baina, bilaketa errazteko, orri honetan bloge-an dauzkagun apunte guztiei bide zuzena ematea erabaki dut. Kasu batzuetan apunteak berregin behar izan dut, programak “interfaz” delakoa aldatu duelako. Hona hemen Blogeei buruzko aurkezpen bat (zer da bloga, blogaren atalak, zertarako erabili, adibideak…) eta WordPress sisteman bloga sortzeko, kudeatzeko eta erabiltzeko jarraibide guztiak bilduta:
Zer da bloga? Zertarakon erabili ahal dugu? Blogei buruzko aurkezpena
Zelan parte hartu blog honetan komentario bat eginez
Blog-a sortu eta diseinua aukeratu
Alboko zutabea antolatu: widget-ak
Alboko zutabea antolatu: estekak
Erabiltzailea berriak sortu: talde-bloga
Post bat egin: testua idatzi, irudiak txertatu, estekak txertatu
Dokumentu (word, power point…) bat igo
Bideo bat egin Movie Maker Programa erabiliz
Eta badakizue, arazoak izanez gero komentarioetan galdetu edo laguntza eskatu!




Septiembre 22, 2008 a las 12:31 pm
Kaixo! ez dakit hau den lekurik egokiena nire zalantza argitzeko. Blog berri bat sortu nahiean nabil baina ez dut lortzen: zuen urratsak segituz “erregistratu beste blog bat” aukeran sartu eta “Blog domain” eskatzen dit idazteko. Eta ez dit uzten . Nola jarraitu behar dut? Eskerrik asko.
Octubre 16, 2008 a las 2:46 pm
Aupa.
Saiatu naiz blogean post bat idazten.Urrats guztiak egin ditut eta publikatuta atera da baina ez blogean bertan ,baizik eta nire blog pertsonalean.
Zergatik? Zer egin dezaket? Mila esker
Enero 8, 2009 a las 7:22 pm
Kaixo! Zer moduz konpontzen zarete artxiboak Post-etara loturak egiten? Urte berria dela, konfigurazioa aldatu dutela…ezin izan dut. Zer moduz zuek?
Enero 12, 2009 a las 11:00 am
Trikimalu asko ikasten ari gara eta gutxi gora behera hori lortu dugu! Bihar azalduko dizuegu!
Octubre 28, 2009 a las 10:45 am
Egunon lagunok! Hona hemen nire bi galderak:
Arteako eskolan nago errumaniar bi umerekin: bata 10 urtekoa, bestea 12koa. 10 urtekoaren maila akademikoa hemengo 1.mailako batena da eta 12koarena 3.mailako batena. Euskaran salbuetsita egongo dira. Nire galdera(k): nola ebaluatu beste arloak? Nagusia datorren urtean institutura joango da, bere kasuan euskara ez da arazoa izango herri euskaldun batean bizi delako. Merezi du salbuestea beste arloetan ere arazoak izanik?
2.galdera: Ume hauek etxean errumanieraz eta kalean euskaraz egiten dute. Tutoreak amari etxean erdaraz egiteko eskatu dio. Ondo deritzozue?