Datorren mintegiko lan plana

Octubre 30, 2009

Adostutako planaren arabera, datozen egunetarako lana alderdi metodologikoak aztertzea izango da. Datorren mintegi saioan idatzizko ulermena lantzen hasiko gara zuek ekarritako testu batzuk erabiliz.

Jarraitu baino lehenago gustatuko litzaiguke zuek betetzea honako inkesta hau ea nola ikusten duzuen orain arte egindako lana. Ados bazaudete, klikatu botoian, bestela ez. Pensatzen baduzue Programarekiko dokumentuak gehiago edota sakonago landu behar ditugula, mesedez idatzi komentario bat zuen ideiak azaltzeko.


barnetegia

Abril 28, 2009

Aupa! Hona hemen gure azken lana, barnetegiari buruzkoa.


Ihauteriak badatoz!!!

Febrero 3, 2009

Ihauterietan jai giroan murgildu eta disfrutatzeko aukera omen daukagu, baina ikastetxeetan askorentzat estresaren gain dosia ere bada sasoai honetan.

Bada, Cuaderno Intercultural blog-ean zenbait laguntza aurki dezakegu bai morrozoak eta gainontzeko osagarriak egiteko baita halako lanek eta bestelako plastika lanek bigarren/hirugarren edo n-garren hizkuntzaren irakaskuntzan duten garrantziaz. Hau da, irakasleon lehentasunezko gaia: nola aprobetxatu ikasleen interesak gehiago eta hobeto ikasi dezaten dela hizkuntza edo geografia…

Cuaderno Interculturalean sartzen zaretenean ikusiko duzue laguntzaz beteriko blog-a dela, Kulturarteko Hezkuntzaren inguruan  imajina dezakezuen edozein gai bertan azalduko da berandu baino lehen. Euskarak, tamalez, leku gutxi dauka oraindik berton, agian gu geu has gaitezke  gure proposamen didaktikoak bidaltzen.


Urte berri hotz!

Enero 12, 2009

Zelan urte berri hotz honekin? Bihar elkartuko garela eta ondo prestatuta etorri Berritzeguneko mikroklimarako!

Biharko mintegiko saioan pasa den urteko bideoaren lanketarekin jarraituko dugu.  Hona hemen egindako lan gida.

Honezaz gain, hemen duzue hitzik gabeko bideoen zerrenda.

Ea lortzen dugun taldeka proposamen didaktiko bana ateratzea.


Urriaren 28ko bileraren ondorengoak

Noviembre 5, 2008

Hona hemen erabili genituen curriculumeko ebaluazio irizpideak: Lehen Hezkuntzakoak eta Bigarren Hezkuntzakoak. Bestetik, zuek egindako hausnarketa biltzen duen lan dokumentuak:Lehen Hezkuntzarako programazioaeta Bigarren Hezkuntzarakoa. Kontuan izan, mintegi saioan programazioa osatzeko prozedura entsaiatu egin genuela baina lana ez dagoela erabat bukatuta. Kasurako, metodologiari buruz ez da dokumentu horretan ezer aipatzen. Gure mintegiko ondorengo hiru saioetan zenbait aspektu metodologiko landuko dugunez, aurrerago aukera izango dugu dokumentu osatuago bat burutzeko.

Datorren mintegian, esan bezala, aspektu metodologikoei helduko diegu. Indartze saioak izango ditugu hizpide. Hona hemen aipatzeko aspektu posible batzuk:

Gelako antolaketa: Apainketa, baliabideak (liburuak, kontsultarako materialak…). Zeintzu, nola hartuak, nola kokatuak…

Eguneroko lana: Errutinak, egitura berbera denontzat? , denok ataza bera? ataza motak, material didaktikoa, zein?

Ikasleen lanak: Koadernoa, karpeta pertsonala, zer egiten da hauekin?

Elkarreragina: Nola sustatzen da? aurrez erabakita dago nola eta noiz? errejistratzen da?

Ebaluazioa: Zeintzu tresna?, ikasleei aurrez azaltzen zaie? irakasleekin, nora bideratzen da?

Aipatzeko aspektu gehiago, mesedez idatzi komentarioetan.

Marianek eta Begok haien lana azaltzeko ardura hartu dute eta horregatik, mila esker!


AUTOBIOGRAFIA

Junio 5, 2008

Ikasleei norberaren biografía idaztea proposatuko diegu, urtero osatzen dugun aldizkarian sartzeko edota liburuska osatzeko.                                                                                  

 

Biografía idatzi baino lehen irakur dezakete ereduren bat.

ereduren-bat-1,ereduren-bat-2 ,ereduren-bat-3

ereduren-bat-4 ,ereduren-bat-5

Hurrengo pausua galderen bidez gidoia  osatzea .

Biografia osatzeko  gurasoei galdetu, haiek datu gehiago dituzte eta.

Ondoren testua osatu erantzunak lotuz.

Testuari laguntzeko argazkiren bat gehitu .

 … eta hemen dugu prozesuaren emaitza.


Ikasblogak 08: ekainaren 30ean, Galdakaon elkargunea

Junio 1, 2008

 

Aurten bloga gora eta behera ibili gara mintegian. Batzuentzat ezaguna zen jadanik, beste batzuentzat guztiz berria. Hasieran apur bat beldurrez…, baina azkenean guztientzako interesagarria izan dela uste dugu. Bakoitzak bere bloga sortu du eta orain zuen eskuetan dago tresna horrekin zer egin. Hau dela eta, aurtengo Ikasblogak 08 Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuet. Hor aurkeztuko diren esperientziak adierazgarriak izan ahal dira zuentzat. Baina, zer da Ikasblogak 08?

Iaz, Ekainaren 28an Julio Caro Baroja Institutuan Getxoikasblogak Jardunaldia ospatu zen, Getxoko Berritzeguneak antolatuta. Hor blogaren erabilpen didaktikoaren inguruan hainbat lagun bildu ginen esperientzi desberdinak ezagutzeko. Hemen Jardunaldiaren erreportaia (ponentzia eta esperientzi guztiak bideoz grabatuta) topatuko duzue.

Nahiz eta kurtso amaieran izan, arrakasta handiko ekintza izan zen eta oso balorazio ona egin zuten partaideek.

Hau ikusita, Ikasblogaren II edizioa egitea arabaki dugu. Eta, aurten, Zaratamoko Berritzeguneak antolatuko du: Ikasblogak 2008 Jardunaldia Galdakaon izango da ekainaren 30an, Elexalde Institutuan, Bizkaiko LH eta BH irakasle guztiei zuzenduta.

Helburua da blogekin lan egiten duten irakasleen esperientziak ezagutzea, eta blogak erabiltzen diruzten irakasleen arteko trukaketa bultzatzea.

Jardunaldirako sortu dugun blogean egitaraua ezagutzeko eta inskripzioa egiteko bide zuzena da .

Aurtengo Jardunaldia iazko bezain interesgarria eta emankorra izatea espero dugu.

Galdakaon elkar ikusiko dugu!

 

 

 

 


Buruketak

Abril 18, 2008

Nik egunero zabaltzen dut gure bloga eta ikustean ez dagoela  komentariorik edo ekarpenik erratuta ote nabilen susmoa hartzen dut. Girotzeko ,apur bat eta arin nire, lankide batek pasatutako artxiboa erantsiko dizuet.
Ikasleekin egiteko buruketak dira. Probetxugarria izango delakoan nago. 

 


ANIMALIAK SAILKATU

Abril 8, 2008

Sailkatu itzazu ondoko animalia hauek. Idatzi ornodunak edo ornogabeak diren, ugaztunak, hegaztiak, narrastiak edo arrainak diren, obiparoak edo bibiparoak diren.

         

  

         


Elkarrizketa

Abril 8, 2008

 

Post honetan ELKARRIZKETA landuko dugu. Horretarako honako jarduerak  proposatzen dizugu egitea:

  • Elkarrizketa ezberdinak ikusi eta irakurri.  Ikusiko duzue adibide batzuk daudela baina  
  • Nik eredu bat aukeratu dut zuentzat. Berria egunkarikoa da eta hor elkarrizketa baten zati nagusiak agertzen dira.
  • Aurreko bi pausuak eginez gero jakingo duzue  nolakoa den elkarrizketa .
  • Gero  zuek egin behar duzue zuena. Horretarako:

1. Zuen pertsonaia aukeratu: euskalduna izan behar da, jakina. Zuen auzokoa  izan ahal da, irakaslea , jantokiko  langilea…

2. Gero galdera zerrenda  osa ezazue. Horretarako Elkarrizketa ezberdinak atalean aukera itzazue galderak.

3. Elkarrizketa egin.  Horretarako txantiloia erabili.

4. Zure lana aurkezteko inprimatu eta eskolara ekarri.

Zalantzarik balego “comentarios” atalean idatzi.