Blog hau B06 Zaratamo Berritzeguneko HIPIen Mintegia bideratzeko eta kideen artean komunikabidea izateko sortu dugu.
Urte batzuk daramatzagu mintegi honetan Hizkuntza Indartzeko Proiektuen irakasleen artean lan egiten. Lanaren ardatza material eta esperientzien elkar trukea izan da beti. Zentzu honetan, beste urrats bat eman nahi izan dugu mintegi saioetatik kanpo ere espazio bat beti zabalik
Hau dela eta hauek dira blog honekiko gure helburuak:
- gure arteko komunikazioa bideratzea
- lan mintegia erraztea
- errekurtsoak elkartrukatzea
Honez gain, eta epe luzeagoan, bloga bera gelan erabiltzeko tresna bezala ezagutzea da gure helburua ere. “Egiten” ikasten denez, guk pentsatu dugu bloga erabiltzen, hauxe hain zuzen ere, gure mintegikideek ikasiko dutela zelan eta zertarako erabil daiteken tresna hau.
Mintegi hau honako hauek koordinatzan dugu:
- Paco Ezquerro, BHko aholkularia
- Mª Luz Quiñonero, BHko aholkularia
- Irene González, BHko aholkularia
- Gloria Rey, LHko aholkularia




Egunon lagunok! Hona hemen nire bi galderak:
Arteako eskolan nago errumaniar bi umerekin: bata 10 urtekoa, bestea 12koa. 10 urtekoaren maila akademikoa hemengo 1.mailako batena da eta 12koarena 3.mailako batena. Euskaran salbuetsita egongo dira. Nire galdera(k): nola ebaluatu beste arloak? Nagusia datorren urtean institutura joango da, bere kasuan euskara ez da arazoa izango herri euskaldun batean bizi delako. Merezi du salbuestea beste arloetan ere arazoak izanik?
2.galdera: Ume hauek etxean errumanieraz eta kalean euskaraz egiten dute. Tutoreak amari etxean erdaraz egiteko eskatu dio. Ondo deritzozue?
Egunon!
Aurreko bileran Gobernuz Kanpoko Erakunde bati buruzko informazioari begiradatxo bat egiteko komenatu zeniguten. Oraintxe egon naiz horretan eta akats bat dago: ACCP-ren (American College of Clinical Pharmacy) webgunea agertzen da blogean eta zuek esandako erakundearen siglak ACPP (Asamblea de Cooperación Por la Paz) dira. Uste dut jendea nahastu egin dela (komentarioren bat irakurri dut). Beste barik,
Bihar arte!
Egunon berriro ere!
Galderatxo bat dut, beno beste bat, atzokoak kontuan hartuz: datorren ikasturteari begira eskolak hipi orduak eskatzeko zer aurkeztu behar da? memoria egin behar da ezta?
Bateren batek honen gainean informatuko baligu eskertuko genioke.
Ondo ibili.
Kaixo, Nahikari. Galdera guztiak ongi etorriak dira, blog-a bizirik dagoenaren seinale!
Zureari erantzunez, momentuz, ez daukagu aurtengo deialdiaren berri. Normalean maiatzean ateratzen da eta deaildian bertan azaltzen da zer dokumentazio aurkeztu behar den eta noiz, nola…
Bestetik, memoria bai aurkeztu behar dela, aurreko deialdiak holan zehazten baitzuen, maiatzaren 20rako http://www.proiektuak.net webgunean.