Aldi baterako itxita

octubre 15, 2014

Flickr cc-tik hartua

Auten mintegirik ez dugunez izango, blog hau aldi baterako itxita egongo da. Baliabideak, beti bezala, HIPIGUNE wikian eskuragarri daude interesa duen edozeinentzat.

Laster arte!

B06 Kulturartekotasuna aholkularitza.


Ikasturte berri on!

septiembre 27, 2014

Ongi etorriak aurten Hizkuntza Indartzeko lanean aritzen ari zareten guztiak!

Datorren urriaren 7an, ikasturte honetako lehen mintegi saioa izango dugu. Dakizuenez, lau saio trinko egingo dugu ikasturtean zehar, astearteetan, 9:30etatik 12:30etara. Datak lehenego saioan, denon artean, finkatuko ditugu.

Lehen saio honetan dokumentazioa gainbegiratuko dugu, batik bat: oinarrizko programazioak eta norbanako planak. Mintegiko wikiari errepaso egingo diogu ere, bertan bilduta dauden  baliabideak ezagutzeko. Zuotariko batzuk Berritzegune Nagusian egin berri duzuen “Ulergarritasunaren bidean” ikastaroaren berri eman ahal izango diguzuela espero dugu, eta horrezaz guztiaz gain, hurrengo saioetako aurreikuspena egingo dugu.

Urriaren 7an espero zaituztegu, beraz, saioa denontzat probetxuzkoa izango delakoan.

 


Maiatzaren 6an, ikasturteko azken saioa

mayo 6, 2014

Maiatzaren 6an

Ikasturteko azken lan saioa izango dugunez, memoria egiteko ahaleginetan arituko gara.

Dokumentu honetan bildu ditugu gure ekarpenak: memoria egiteko gidoia.


Apirilaren 2an, prestakuntza saioa

abril 1, 2014

Mintzamena eta entzumena praktikatzeko audio laburrak erabiltzen. Egindako lana wikian dago eskuragarri ahozko ekoizpena atalean.


Otsailaren 11an prestakuntza saioa

febrero 4, 2014

Flickr cc-tik hartua

Dakizuenez, datorren asteartean, hilak 11, prestakuntza saioa izango dugu Berritzegunean, goizeko 09:30etatik eguerdiko 12:30etara.

Jorratuko dugun gaia, aurreko saioan erabaki genuena, ENTZUMENA izango da. Gaia kokatzeko hona hemen hausnarketarako galdera sorta bat:

  • Zenbat denbora ematen diozu egunero entzuteari, zenbat irakurtzeari, zenbat idazteari eta zenbat hitz egiteari?
  •  Nola uste duzu banatzen dutela zure ikasleek komunikazioari emandako denbora?
  • Eskolako orduetan nola banatzen da komunikazioari emandako denbora?
  • Eskolako orduetan ikasleek entzuten dute, baina aditzen al dute?
  • Zenbat denbora eman daiteke adi?

Lan saioa denontzat probetxugarria izango delakoan.


Datorren azaroaren 26an prestakuntza saioa

noviembre 21, 2013

Gogoratuko zaretenez, datorren asteartean, hilaren 26an, prestakuntza saioa izango dugu. Berritzegunean elkartuko gara goizeko 9:30etik 13:30era.

Saio honetan Urreta ikastetxean urteetan Hizkuntza Errefortzuko lanetan aritua den Karmele Vizanek bere esperientziaren berri emango digu. Biziki eskertzen diogu  gurekin egoteko egingo duen ahalegina.

Honezaz gain, honako gai hauek jorratuko ditugu:

  • Hizkuntza akademikoa eta jendearteko hizkuntza: eskurapenerako denbora
  • Irakasleen estrategiak ikasle etorri berriekin lan egiteko: nola lagundu ikaslea ikasgelako aktibitateak jarraitzen

Ignasi Vilarekiko_elkarrizketa hau aldez aurretik irakurrita izatea garrantzitsua izango da, saioan bertan erabiliko dugu eta.

Denon arteko lana probetxugarria izango da, dudarik ez.


Azaroaren 5ean Lemoara!

octubre 29, 2013

Datorren azaroaren 5ean Lemoako  JB Eguzkitza Meabeko Hizkuntza Errefortzuko irakasleak erakutsiko digu bertako Hizkuntza Errefortzurako gela eta baita azalduko ere,  urteetako ibilbidearen ondorioz, oraingo honetan nola antolatzen ari diren errefortzuak ikasgela arruntetan emateko. Zein talde eraketa, zein gai, zein ordutegi, koordinazioa noiz eta nola egin…  Hauek guztiak izango dira Karirekin aztertuko ditugun gaiak.

Guztiontzatzako saio probetxugarria izango delakoan gaude.

Mila esker Kariri bere esperientzia guztiokin konpartitzeko prest egoteagatik!

Berritzegunetik 11:00etan abiatuko gara, norbaitek interesa badu kotxea konpartitzeko jarri, hurbildu lasai asko.