Kide berrientzako…berria

septiembre 30, 2007

Mintegikide berriek hainbat dokumentu bete eta osatu beharko dituzue lan honetan zuen lehenengo urratsak emateko, hain zuzen ere, gure bileran aipatutako oinarrizko dokumentazioa. Berritzeguneak web orrialdean eskegi dugu informazioa eta  «Etorkinen eskolaratzea» izenburuaren azpian topatuko dituzue hainbat orientabide, fitxak, plantillak…

Alboko zutabean, «Estekak» atalean, helbidea ere gehitu dugu .

Zuen lanerako lagungarria izango delakoan gaude.


Martxan gaude

septiembre 30, 2007

 Gure Mintegiaren lehengo bilera egin dugu. Aurpegi berriak eta zaharrak irakasle eta aholkularien artean. Urteetan ibili izan direnek beraien esperientzia eta egonkortasuna eskeiniko digute, berriek, aldiz, ikuspegi berriak eta desberdinak. Guztion erronka izango da denon artean  mintegi hau aurrera eramatea.

Bileran esan genuenari jarraituz, lan planaren proposamen bat osatu dugu . Orain zuen txanda da. Irakurri hemen (Lan proposamena) eta utzi zuen iritziak, iradokizunak… Badazizue, «komentario»etan sartu eta… idaztera! 


MINTEGIKO LEHENENGO SAIOA, irailaren 25a

septiembre 24, 2007

 Dakizuenez, irailaren 25ean gure mintegiko lehenengo saioa izango dugu. Aldez aurretik hemen daukazue bileraren gai ordena:

  1. Mintegikideen aurkezpena
  2. Mintegi saioen ikasturteko Egutegia
  3. Urteko lan plana
  4. Berriak, informazioak…
  5. HIPI berrientzako oinarrizko materiala eta informazioa

HIPI guztientzako egutegia eta CD bat banatuko da. Honez gain, irakasle berrientzako oinarrizko Kita dokumentua ere banatuko da. Nahi baduzue kontsultatu, hona hemen aipatutako dokumentuak: EgutegiaOinarrizko KITa


ONGI ETORRIA

septiembre 24, 2007

Urte batzuk eman ditugu HIPI taldearekin lan egiten gure Mintegian. Hasieran, esperientzia eta materialen gabeziagatik erreza ez izan arren, ikasturteak pasatu ahala, oso eraginkorra izan da talde hau ikasle etorkinentzat erantzunak aurkitzen lagungarria izan delako, eta honez gain, ikastetxeetan kulturartekotasunaren ikuspegia zabaltzen hasi delako . Hau dela eta, HIPI irakasleei azkenengo urteetan egindako lanagatik zorionak emateko aukera ona dugu blog honetan.

Orain arte, Berritzeguneetako aholkularitzatik zuei mintegi eta jardunaldien bitartez laguntza bidaretu zaizue. Honezaz gain, gaurdanik zuen arteko elkar harreman eta trukerako beste baliabide bat eskaintzen dizuegu. Hemen zabaltzen den bloga zuontzako topagune bat izateko asmoarekin sortu dugu: mintegiko lana bideratzeko, informazioa jasotzeko, material eta esperientziak elkartrukatzeko, gelako lanei buruzko hausnarketa konpartitzeko…

Zuen iritzi, iradokizun eta parte hartzearen zain gaituzue.