Munduan barna bidaiatzeko liburuak

octubre 30, 2007

Munduan barna bidaiatzeko proposamena egiten duen liburu bilduma aurkeztu nahi dizuegu. Bilduma honen helburua da kanpotik etorri diren eta orain gure artean bizi diren lagunen jaioterriak ezagutaraztea. Lehenik herrialdea gegografikoko kokatzen da. Ondoren, jada gure artean bizi den etorkinak bere istorioa, bere jatorria eta bere herrialdeko kontuak kontatzen ditu… Herriko ipuin bat ere kontatzen digu. Amaieran, ariketak proposatzen dira.


Azkenengo saioaren erabilitako baliabideak

octubre 26, 2007

Agindutakoa betez, hementxe daukazue Laurak gurasoekiko harremanei buruz prestatutako ppt-a. Honez gain, web questari buruz Irenek egindako aurkezpena hemen ikusi ahal duzue.

Baina kontuz, formato hau ikusgarria da baina estekek ez dute funtzionatzen. Nahi baduzue bertako loturak erabili, aurrena jaso egin beharko duzue hemendik. Patzientzia izan, artxiboa «pisutxua» da eta bere denbora behar du zabaltzeko.


Mintegi saioaren ostekoak

octubre 24, 2007

Flickr-etik hartuaflickr-etik hartuaZorionak Laurari! atzo urteak egin zituen eta bere lehen ppt aurkezpena erakutsi zigun!

Bileran aipatu genuen bezala kideen arteko material flickr-etik hartuatrukea errazteko loturak ezarri ditugu Berritzeguneko web gunean, materialak atalean, Lehen Hezkuntzan. Bertan Karmelek egindako 5. eta 6. mailetarako ingurune arloko testuen egokitzapenak eta Josinek prestatutako Gabonetako opariei buruzko ataza eskura dauzkazue.

Laister material gehiago izango dugu eskuragarri.


MINTEGIKO HIRUGARREN SAIOA, urriaren 23a

octubre 21, 2007

Datorren asteartean bilduko gara berriro mintegian. Bi aste pasatu al dira?!

Dakizuenez, aurreko saiorako pratatuta zegoen Lauraren interbentzioa ezin izan genuen egin, beraz, honekin hasiko gara. Laurak (Arrigorriaga LHI) bi aspektu azalduko digu:

– zelan landu gurasoekiko harremanak

– zelan bideratu hizkuntza errefortzua ikasgela arrunteko lanaren bidez

Honez gain, eta gure lan planari jarraituz, «webquestaren» munduan sartuko gara. Webquest gelako lanketan Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriak txertatzeko oso modu egokia eta eraginkorra izan daiteke. Hurrengokoak izango dira landuko ditugun edukiak:

– metodologia honi buruzko oinarrizko azalpena: zer da, egitura, lan prozedura…

– adibideak ikusi

– «Menua prestatuko dugu» HIPIentzat zuzendutako webquesta ezagutu eta aztertu

Helbide honetan topatuko duzue aipatutako webquesta.  Nahi izanez gero, begirada bat eman ahal diozue saioaren aurretik. Ea zer iruditzen zaizuen.

Laster arte.


Material osagarria

octubre 17, 2007

flickr-etik hartuaAurkitu dugun helbide interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. «Jocs del mon» gune honetan jolasez gain, baloreak lantzeko proposamenak dauzkazue: elkartasuna, kulturartekotasuna eta kooperazioa.

Bertan aurkituko duzuen materiala erabilgarria izan daiteke bai jolaserako baita alternatiba, tutoretza edota gaztelaniazko klaseetarako. Errefortzu orduetan barik ikasgela arruntean ikasle guztiekin batera lantzeko.


Elkartruke interesgarria

octubre 11, 2007

Azkenengo saioan Karmelek eta Josinek euren esperientzia eta materialak guztiokin konpartitu  zituzten. Hemendik, guztion izenean, eskerrak ematen dizkiegu egindako aurkezpenarengatik eta lehendik hartutako lanarengatik. Aurrerantzean ere ikasketa modu honekin jarraituko dugu, lagun artean ikasiz eta bidea eginez. Gogora ezazue, datorren saioan, Laurak gurasoekiko harremanaz hitz egingo digula.

Oparitxo moduan, aurkeztu zutenen adibide bat hemen luzatzen dizuegu: Karmeleren testuen egokitzapen eredu bat.

Hurrengoetan gehiago egongo dira. Segi bloga bisitatzen!

Foto tomada de Flickr


MINTEGIKO BIGARREN SAIOA, urriaren 9a

octubre 7, 2007

Astelehenean prestakuntza eta asteartean mintegiko bigarren bilera izango dugu. Bitartean, bisitatu duzue gure bloga? Batzuk seguru baietz, haien komentarioak utzi dizkigute eta. Beste batzuk beharbada sartu zarete baina animatu ez komentariorik uzteko. Guk gure aldetik, informazioa, material eta esteka batzuk sartu ditugu.  Lagungarriak izatea espero dugu.

Astearteko bileran asteleheneko prestakuntza komentatzeko aukera izango dugu baina beste gauza batzuk ere dauzkagu egiteko. Hauxe da gai ordena: 

  1. lan plana (aurreko sarrera batean topatu ahal duzue) irakurri, eztabaidatu eta gero adostatukoaren arabera denboralizazioa finkatu.
  2. esperientziadun HIPIek euren lanaren aspektu garrantzitsuenei buruzko azalpena eman.

Ikusten duzuenez, urte gehiago daramaten kide batzuek euren esperientzia konpartituko dute gurekin. Hauek izango dira:

  • Laura Ovejas (Arrigorriaga LHI) bi aspektu azalduko digu: gurasoekiko harremanak, eta nola lotu euskararen lanketa «apartekoa» eta gela arrunteko lana.
  • Karmele Vizan (Urreta LHI): testu liburuen egokitzapana.
  • Josin Sagarminaga (Gandasegi LHI): atazak (galderetatik abiatuta).

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik. Guztiontzako interesgarria izango dela espero dugu.


HIPI berrientzako hasierako prestakuntza

octubre 3, 2007

Seguruenik,  jadanik informazioa jaso duzue baina gure blogetik ere gogoraUnamuno Institutuatu nahi dizuegu datorren astelehenean, urriaren 8an, prestakuntza saio bat izango dela aurten hasi berriak zaretenontzat. Saioa Bilboko Unamuno Institutuan izango da (Licenciado Poza, 1), 10:00etatik 14:30etara.

Gaiak hauexek izango dira:

  1. Kulturarteko hezkuntzaren oinarrian
  2. Hizkuntzen irakaskuntzaren azken aportazioak
  3. Ikasturtean zehar programak izango duen jarraipena

Interesgarria izango da, seguru. Bertan elkar ikusiko dugu eta hurremgo egunean komentatzeko aukera izango dugu mintegian.