Dena prest Gabonetarako!

diciembre 18, 2007

Kaixo denoi, nire ikasle batzuen lanak aurkezteko asmotan nabil hemen saltseatzen; lan xumea da egindakoa, baina oso harro daude denak, urruneko familiek ere emaitza ikusi ahal izango dutelako. Egileen izen batzuk ere ezagunak egingo zaizkio bati baino gehiagori…  Ondo ibili oporretan eta hurrengora arte!


Azraf erakundeko jardunaldia Bilbon

diciembre 13, 2007

Zellij art

Azraf erakundeko lagunek jardunaldi bat antolatu dute Bilbon.   Hona hemen programa.  Ikasturte hasieran Azraf erakundeko Jatabik artikulu bat argitaratu zuen hainbat egunkaritan. Beharbada irakurrita daukazue, baina badaezpada erreferentzia bidaltzen dizuet. Euskarazkoa hemen ikus dezakezue:
www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2007-10-04&orria=005&kont=007
Gaztelaniazkoa, berriz, hainbat lekutan, Garan, Deian… eta hemen, adibidez:  www.gabrielaresti.com/96


Olentzero istorioaren jatorria

diciembre 11, 2007

Gure herriko pertsonaia maitatua da. Gabon guztietan menditik jaizten da abenduaren 24 an,  sakua opariz  gainezka.Zure lagunak zoriondu nahi ba dituzue postalak idazteko aukera izango duzue goiko loturan (pertsonai)


HIPIEN PRESTAKUNTZA

diciembre 11, 2007

Datorren hilean, urtarrilak 14 eta 15, kulturartekotasuna prestakuntza izango da. Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean ikusiko dugu elkar.


Lehenengo urratsak lantzeko materialak

diciembre 11, 2007

Eskolara heldu berriak diren umeentzako  oso interesgarriak diren materialak Zarauzko Berritzegunean eskegita daude. 24 unitate didaktikoetan antolatuta daude. Gaika agertzen dira eta gai bakoitzean elkarrizketa errezen bidez eguneroko esapideak, hiztegirik arruntena, lehenengo pausuak emateko modukoa…

Erabili ondoren oso baliogarria deritzogu, dagoen moduan edo egokituta.

Zarauzgunean sartu ondoren>Berritzegunea>Materiala>Hizkuntzen gunea>Hizkuntza irakasten etorkinei>A1 Mailarako unitate didaktikoak 


Gabonak

diciembre 11, 2007

Oso idei ona iruditzen zaigu sasoi hau aukeratzea gabon postalak idazteko. Guk publiseretik hartzen ditugu ereduak eta gero hizkuntza ezberdinetan idazten ditugu.  Honen inguruan  beste proposamenik badaukazue aipatu mesedez.  

Aupa Olentzero!


BADATOR GURE OLENTZERO

diciembre 11, 2007

Laster gure etxeetara Olentzero etorriko denez gutunak, abestiak prestatu eta gabon garaia girotzeko garaia dugu.

Horretarako helbide aproposa aurkitu dugu sarean Leioako Hipien bloggean.


Etorkinekin gaztelaniaz?

diciembre 11, 2007

D ereduan dagoen etorkin bati gaztelaniaz irakastea komenigarria izan daiteke zenbait kasutan? KARMELE-k egindako galdera. Zer deritzozue? Leioako HIPI


Laztanak esaten ditugu.

diciembre 11, 2007

 ondo dantzatzen duzu

Kareaga Goikoa 3.mailako tutoretza saioetan «laztanak esaten ditugu» gaia lantzen hasi zirenez erabaki nuen ikasle batekin liburuxka bat egitea. Liburuxka horretan ikaskide guztiak agertzen dira,  6na  ezaugarri positiboz osatuta.

Nola egin genuen?

  • Klaseko ume guztiak zerrendatu.
  • Ezaugarri positiboz osatutako zerrenda egin.
  • Zirriborroa egin .Banan banan gelako ume guztien izena idatzi eta zerrendatik aukeratu 6 kualitate.
  • Word dokumentu batera pasatu.
  • Klaseko argazkia atera eta dokumentuan sartu.
  • Dokumentuaren 2 kopia egin. Lehena gelan uzteko liburuxka, eta bigarrena bakoitzari berea emateko.
  • Sinatu eta ohiko gelara eraman.

 Ikasleen lanak ikusi nahi badituzue gure eskolako webgunera joan


Nire blogaren aurkezpena

diciembre 11, 2007

Kaixo, Bengoetxe B.H.I.ko hipia naiz eta nire ikasleen lanak plazaratzeko sortu dudan blogaren berri eman nahi dizuet, ikasturtea amaitu baino lehen zerbait idatzita edukitzea espero dut…