Nolako estrategia halako emaitza: irakas-estrategiak irakaslearentzako

febrero 29, 2008

Abiatu gara lankideei guk jasotako formazioaren berri luzatzeko lanetan. Gure helburua HIPIak ez diren gainontzeko irakasleei ideiak eta baliabideak opatzea da euren irakasgaietan ikasleak  lagundu ditzaten, ez soilik arloari dagokionean,  haien hizkuntza garapenean ere. Hona, bada, aurreneko atala: “Elkarrizketa sustatu ikaskuntza kooperatiboaren bidez”. Dokumentuaren atal honetan azaltzen da nola gidatu ahal diren instrukzio hizkuntza ikaste prozesuan dauden ikasleak euren ikaskideekin batera lan egin dezaten, eta lankidetza horren ondorioz, hizkuntza berria benetako komun ikazio egoeretan erabiltzeko aukera izateaz gain dagozkien arloko edukiak bereganatzeko aukera ere izan dezaten


Otsailaren 12an, hurrengo saioa

febrero 12, 2008

Inauteriak pasatu dira eta mintegi saioa heldu da. Zer proposatzen dizuegu gaurko saiorako?

Alde batetik, aurreko saioan Coelho irakasleak aurkezturiko “Hamar estrategia” k biltzen dituen dokumentuarekin lanean hastea. Gaurko saioan «Ikaskuntza kooperatiboa»ri dagokion atalean aritzea pentsatu dugu. Erabilgarri bihurtzeko adibideak, orientabideak, beste baliabideak aurkeztu eta aztertuko ditugu denon artean. Horrela atal hau garatzen eta osatzen joango gara.

Beste aldetik, blogaren erabilerai ekingo diogu berriro. Gabonen aurretiko saioan zuen lehenengo post-a idatzi zenuten: testua idatzi, irudia ipini eta esteka bat txertatu. Post horretan gelako esperientzieran bat kontatu edo material didaktiko interesgarri bat komentatu egin zenuten. Orain, beste post bat egitea proposatzen dizuegu, baina oraingoan ikasleei zuzendutako jarduera bat planteatzeko post bat izan behar da.

Blogak hainbat gauzetarako erabil ditzakegu irakaskuntzan eta bata da ikasleei jarduerak edo ariketak proposatzeko. Gelan, hainbat jarduera mota planteatu ahal dira interneta eta IKTak erabiliz. Batzuk sinpleagoak eta beste batzuk egitaratuagoak. Azken hauen artean webquestak ezagutzen ditugu, baina badaude beste mota batzuk: miniquestak, altxorraren bilak… Gure proposamena jarduera sinple bat sortzea da:

– zein gai edo aspektu nahi duzuen landu aukeratu

– gai hori lantzeko interneten baliabideak bilatu

– ikasleei eskatuko diegun lana finkatu: galdera batzuk erantzutea, testu bat idaztea, aurkezpen bat egitea…

– post batean jarduera planteatu: testua idaztea, irudi bat ipintzea, estekak txertatzea.

– ikasleen lana jasotzeko fitxarik edo txantloirik behar izanez gero word-ean idatzi eta blogean txertatu.

Lortu nahi dudana zera da: gelan blog batekin zelan lan egin ahal den frogatzea. Horrela, apurka apurka, agian gure azkenengo helbururaari eutsi egingo diogu: norberak bere blog pertsonala sortzea eta erabiltzea euren ikasleekin.

Hemen, eredu moduan, blog desberdinetan planteatutako jarduera adibide batzuk bildu ditugu:

«El acertijo» fernando Zoritaren Cuentolandia blogean.

Euskararen eguna Ortuella BHIko Berriketan blogean

Aula Abierta bloga

Txingudi Institutuko Euskal Hizkuntza eta Literatura 2007-2008 bloga

Barataria bloga

Let’s Talk about Peace blog

Posta zelan idazten den gogorarazteko hemen dauzkazue aurreko saio baten erabilitako apunteak

Lana hasita dago. Hurrengo saio batean jarraituko dugu beraz denbora daukazue baliabideak topatzeko eta lana prestatzeko.


Urtarrilaren 29ko mintegi saioan aipatutikoak gogora ekarriz

febrero 5, 2008

Elizabeth Coelhorekiko prestakuntza saioen balorazioak eraman gaitu, beste behin, instrukzio hizkuntza ikasten ari diren ikaslekiko lanean nabaritzen dugun hutsune garrantzitsuaz hitz egitera:  ikasle hauek denbora gehiena ikasgela arruntetan ematen dute, eta ondo dago hori, baina arloetako irakasleak dira, hain juxtu, ardura berriari erantzuteko prestakuntza gutxien hartu dutenak, orain artean bederen, eta, aldi berean, dudarik gabe, ikasleen arrakasta arloetako emaitzetan datza…

Izan ere,  ikasle batek eskolako hizkuntzaz izugarrizko aurrerapena eginagatik ere ez du ikasturtea gaindituko matematika, ingurune, gizarte, natur zientziak… gainditu ezean.

Bistan da gurean eskolaratu berriak diren ikasle hauek ezin dituztela euren kabuz jarraitu arloetako irakasgaiak; hizkuntza berrian duten gaitasuna mugatua dela eta etengabeko laguntza behar dutela, eta argi dago ere, irakasle gehienek ez dakitela nola lagun dezketen.  Horrexegatik biziki interesgarria iruditu zaigu Coelho irakasleak aurkezturiko «Hamar estrategia» lankideen artean zabaltzea, ezagutaraztea zer egin dezaketen eurek euren klase arruntetan ikasleen hizkuntza garapenean laguntzeko eta, aldi berean, irakasgaiak ulergarriagoak, eskuragarriagoak, izan daitezen.

Pentsatu dugu delako «Hamar estrategia» horiek dokumentu batean biltzea, eta adibidez eta azalpenez osatzea, gero ikastetxeetan zabaldu, banatu, opatu… azken finean konpartitu ahal izateko.

Momentuz, dokumentu horren 1. zirriborroa lantzeari ekin diogu: binaka irakurri eta bertan azpimarratu gainontzeko irakasleekin jorratzeko zer argitu behar den, zer birformulatu, zein adibide aipa genezakeen… Saioan hartutako apunteei jarraituz aholkulariok osatzen joango gara 1. zirriborro horieta hurrengo mintegi saioetan beste bistadizo bat emango diogu, denon artean.

Lan proposamen honezaz gain eta arloetako irakasleei begira ere, datorren otsailaren 26an prestakuntza saio bat antolatzen ari gara Testuen Egokitzapenaz Durangoko Berritzeguneko aholkularia den Joseba Ibarrarekin. Eskualdeko HIPIetariko batzuk lan egin dute jada Josebarekin gai honetan eta saioa probetxuzkoa suerta daitekela pentsatzen dute, arrakasta izateko behar duguna da ikastetxeetan aukera interesgarritzat jotzea eta ahalegina egitea bina irakasle, adibidez, etortzeko. Berritzegunetik saioari buruzko informazioa bidaliko dugu ikastetxe guztietara,  baina jakin badakigu askozaz ere fidagarriagoa dela irakasle batentzat lankide batek gomendaturikoa hotzean heldutako informazio orria baino. Nahiko irakaslek izena ematen badute eta, beraz, arratsaldeko saio irekiak aurrera egiten badu, baliatuko gara Joseba gurera datorrela berarekin lan egiteko goizeko mintegi saioan ere. Ahaleginduko gara, bada!


Txoria Txori Mikel Laboarekin

febrero 4, 2008

Hona hemen Mikel Laboa  ‘Txoria Txori’ kantatuz eta  azalpenk emanez bere diskoei buruz.  Zer-nola abesti hori orain? Alde batetik, zuekin konpartitzeko asko gustatzen zaidan kantua igo dut eta bestetik, hain abesti iradokitzaile denez, bigarren hezkuntzako ikasleekin abestiaren inguruan proiektu txiki bat sortu ahal dela pentsatzen dudalako. Zer uste duzue?