Memoriarako txantiloia

mayo 16, 2008

Lehengo asteartean, hilak 13, bileran jakin genuen bezala datorren ikasturterako HIPI proiketua eskatzeko epea zabalik dago jada. Zuok guztiok, aurten proiektua garatzen aritu zaretenok, ez duzue proiektu berririk aurkeztu behar, aurten egindakoari buruzko memoria baizik. Hona hemen aurreko ikasturteetan erabili izan dugun memoriarako-txantiloia, erabilgarri izango zaizuelakon.

Bileran aipatu geneuen bezala, datorren 27ko mintegi saioan azken uneko kezkak elkarrekin komentatzeko aukera izango dugu, batez ere, eskarmentua daukatenek lagundu ahal izango dituzte «hasi berriak»


Datorren mintegia: maiatzaren 13an

mayo 12, 2008

Blogarekin gora eta behera!

Azken saioan bakoitzak bere blog propioa sortu zuen.  Ahaztu barik, biharko saioan zuen blogen helbideak eman beharko dizkiguzue «Gure Blogak» atal berri bat sortzeko blog honetan. Berehala gure arteko sare bat izango dugu.

Bihar beraz, norberak sortutako bloga osatzen jarraituko dugu. «Diseinu» atalean ibili ginen aurreko saioan baina oraindik «widget»-ak txertatzea falta zaigu. Zer  dira «widget»-ak? Ikusi duzuenez, blogetan eskuma edo eskerreko zutabean hainbat atal edota aplikazioak agertzen dira; hori lortzeko «widget»-ak dauzkagu. Hemen dituzue widget-ak zutabea kudeatzeko jarraibideak.

Beste aldetik, blogaren kategoriak sortuko ditugu. Zuek blogetan ibiliak zarete, beraz, blog batean kategoriaren zergatia ezagutzen duzue. Kategoriak izeneko atala funtsezkoa da gure blog-aren edukia antolatzeko eta egituratzeko. Atal hau aurkibidearen parekoa da; izan ere, bloga zabaltzen den unean bertan bilatzen ari garen atala kategorien arabera sailkatuta badugu, errazago topatuko dugu. Gogoratu, bestalde, blogean informazioa kronologikoki dagoela antolatua; beraz, testuak ‘desagertu’ egingo dira beste testu batzuk sartu ahala. Horregatik, kategoriek edukia antolatzen lagunduko digute irizpide semantikoaren arabera.
Kategorien sailkapen berezia, nork berea, egin dezakegu zer nolako informazioa sartuko dugun blog-ean kontuan izanik. Zertaz idatziko dugu? Horren arabera kategoriak sortu. Laguntzeko hemen dauzkazue kategoriak sortzeko apunteak.