Otsailaren 10ean elkartuko gara berriz

febrero 6, 2009

Espero dezagun, eguraldiak lagun,  datorren saioan denok elkarrekin egon ahal izatea; aurreko mintegi saiora hainbatek ezin izan zuen etorri euria zela eta.

Geratu ginen moduan saioaren lehengo tartean irakas estrategiaz mintztatuko gara, oraingoan testuen ulermena errazteko estrategietaz:

  • Zer egin dezake arloko irakasleak landuko duten testua  ikasleek irakurri aurretik: girotu, galderak egin, hipotesiak landu…
  • Nola gidatu daiteke irakurketaren prozedura:  testuaren helburuarekin bat datozen galderak,  aktibitateak… egiten.
  • Nola erabili irakurketaren bitartez lortutako informazioa: idazki, eskema, txostenen … bidez.

Bigarren tartean, blogaren lanarekin jarraituko dugu.  Baliabide berri bat erabiliko dugu, «Photo Story», argazkietan oinarrituta ikasleek irakur, idatzi eta hitz egin dezaten. Ikusiko dugu nola erabil dezakegun tresna hau eta ea zer aprobetxamendu didaktiko atera diezaiokegun.


Ihauteriak badatoz!!!

febrero 3, 2009

Ihauterietan jai giroan murgildu eta disfrutatzeko aukera omen daukagu, baina ikastetxeetan askorentzat estresaren gain dosia ere bada sasoai honetan.

Bada, Cuaderno Intercultural blog-ean zenbait laguntza aurki dezakegu bai morrozoak eta gainontzeko osagarriak egiteko baita halako lanek eta bestelako plastika lanek bigarren/hirugarren edo n-garren hizkuntzaren irakaskuntzan duten garrantziaz. Hau da, irakasleon lehentasunezko gaia: nola aprobetxatu ikasleen interesak gehiago eta hobeto ikasi dezaten dela hizkuntza edo geografia…

Cuaderno Interculturalean sartzen zaretenean ikusiko duzue laguntzaz beteriko blog-a dela, Kulturarteko Hezkuntzaren inguruan  imajina dezakezuen edozein gai bertan azalduko da berandu baino lehen. Euskarak, tamalez, leku gutxi dauka oraindik berton, agian gu geu has gaitezke  gure proposamen didaktikoak bidaltzen.