Ikasturteari begirada baikorra ematen

mayo 25, 2009

Datorren asteartean, maiatzaren 26an, ikasturtean zehar egindako lanei eta metatutako esperientziei baikortasunez begiratuko diegu. Mintegikide bakoitzak berak aukeratutako lan edo esperientziaren bat azalduko du, ondo atera zaizkionetatik bakar bat.  Horrela, esperientzi positiboen metaketa hori elkartrukatuz datorren ikasturtea indarberrituta irudikatzeko aukera izango dugu, ideiaz eta planez beteta.


Memoriari buruzko zalantzak

mayo 14, 2009

Lakuako arduradunerekin argitu ditugu lehengo eguneko zalantzak:
– Oraingo honetan memoria aurkeztu behar duzue, deialdiaren berririk ez dago momentuz, beraz, ikasleen daturik ez da bidali behar.
– Proiektu honetan ez da ziurtagiririk luzatzen, beraz, partehartzaileen zerrendarik ez da egin behar.

Espero dezagun lana arintzeko balioko dizuela informazio laburu honek!


Hausnarketa egiten hasteko….

mayo 11, 2009

Bihar, maiatzaren 12an, mintegia saioan badugu zereginik, nola ez!

Batetik, hilaren 20rako aurkeztu behar dituzuen zuon proiektuaren memoriei buruz hitz egingo dugu. Jakingo duzuenez memoriak on line bete behar dituzue, proiektuak.net web gunean.

Bestetik, photostory-rekin egin daitekeen lanari buruz hausnarketa egitea proposatzen dizuegu:

  • Badu zerbait hizkuntzaren irakaskuntzarako bereziki eragingarria dena?
  • Abantailarik?
  • Zeintzu testuetarako izan daiteke egokia?
  • Programazioan zerekin lotu ahal da?
  • Nola hobetu ahal ditugu ikasleen produkzioak?
  • Nola ebaluatu?