Irailaren 29an denok elkarrekin!

septiembre 24, 2009

Aurtengo mintegi saioekin hasiak gara jada. Lehenengo egunean lan honetan berriak diren irakasleekin lan saio izan genuen, aurreneko kontaktua egiteko eta oinarrizko informazioa emateko.  Datorren asteartean, hilaren 29an, denok elkartuko gara Berritzeguneko aretoan aurtengo lan plana zehazteko. Badugu nondik abiatu, kurtso bukaeran egindako proposamenak aztertuko ditugu eta;  hala eta guztiz ere ideia edota iradokizun  berriak ondo etorriak izango dira.


HIPI berrientzako oinarrizko materiala

septiembre 10, 2009

Hizkuntza Indartzeko lanean hasi berriak zaretenontzat,  hona hemen hasierako uneetan gertu eta bistadizo batean eskura izateko dokumentazioa:

Proiektuaren deialdia, bertan azaltzen da, besteren artean,  ikastetxeak zeintzu konpromezu hartu dituen, zeintzu dokumentu osatu behar diren noizko  eta HIPIaren eginkizunak zeintzu diren.

Ikaslearen Norbanako Plana egiteko txantiloiak, A-formatoa, B-formatoa.eta esku-hartze plan baten adibidea,  eredu bezala erabil daitezkeenak.

Oinarrizko dokumentazioaren bilduma, web-ean aurki daitezkeen baliabideen eta gune interesgarrien zerrenda.

Material hau ez da dena tupustean kontrolpean izateko, Irailaren 15eko bileran patxadaz aztertuko ditugu elkarrekin.


Ikasturte berri on!

septiembre 10, 2009

Ja da martxan gabiltza denok, baita ikasleak ere… Apurka- apurka bagoaz sartzen betiko martxan; beraz, mintegi saioak ere hasiko dira.

Aurten lehenengo saioa HIPI berrientzako izango da, irailaren 15ean. Denontzako lehen saioa irailaren 29an izango dugu, beti bezala 11:30etan hasita. Areto nagusian elkartuko gara aurtengo lan plana zehazteko.

Bien bitartean, ikastetxeetan aurtengorako prestakuntza planak eztabaidatzen ari zaretenez, gogora ekarri nahi dizuegu Berritzegunetik egiten dugun 10-15 orduetako prestakuntza eskaintza, irakasleentzako orientabideak eta baliabideakKulturarteko Hezkuntzaren barruan. Zuon ikastetxean interesik egonez gero jarri gurekin kontaktuan behar edota nahi dituzuen azalpenetarako prest gaude eta.