Programazioari buruz

octubre 30, 2009

Aurreko saioan aztertu genuen gelako programazioa egiteko oinarrizko materiala;  Kulturartekotasuna programak opatzen duen dokumentua, «Abian jartzen» eta curriculum-eko ebaluazio irizpideak, Lehen Hezkuntzakoak eta Bigarren Hezkuntzakoak. Dokumentu honetan dauzkazue zuen ekarpenak bilduta; hau da, oinarrizko programazioa, ebaluaziorako irizpidez eta adierazlez osatua.


Datorren mintegiko lan plana

octubre 30, 2009

Adostutako planaren arabera, datozen egunetarako lana alderdi metodologikoak aztertzea izango da. Datorren mintegi saioan idatzizko ulermena lantzen hasiko gara zuek ekarritako testu batzuk erabiliz.

Jarraitu baino lehenago gustatuko litzaiguke zuek betetzea honako inkesta hau ea nola ikusten duzuen orain arte egindako lana. Ados bazaudete, klikatu botoian, bestela ez. Pensatzen baduzue Programarekiko dokumentuak gehiago edota sakonago landu behar ditugula, mesedez idatzi komentario bat zuen ideiak azaltzeko.


Norbanako planak aztertzen

octubre 22, 2009

Urriaren 13ko saioan Norbanako Planak aztertzen eman genuen. Hona hemen aipatutako ildo nagusiak:

  • Ikaslearen egoera: Datu pertsonalak jasotzeko normalean ez da izaten arazo askorik, gogoratu itzultzailearen  zerbitzua eska daitekeela Delegazioan. bigarren urteko plangintzatan ez dago zertan datu bilketa berriz egin, aldaketa esanguratsuak aipatzea nahikoa da.
  • Ahozko Hizkuntza eta Idatzizko Hizkuntza ataletan, hizkuntza beharrizanak aipatu behar dira  programazioari erreferentzia eginez.
  • Arloak edota Irakasgaiak atalean, arloko irakaslearekin edota tutorearekin batera honakoak zehaztea da beharrezkoa:
    • Hizkuntza Beharrak,  zer beharko duen ikasleak arlo hori jarraitu ahal izateko; hala nola, ariketak edota testuak egokitzea, hiztegi espezifikoa landu…
    • Lehentasunezko edukiak, arloa aurrerara eramateko giltzarriak direnak zehaztu.
    • Ebaluazio irizpideak, azalduz:  ikasleak zer ikasi behar duen, irakasleak aurretik erabakita dituen ebaluaziorako tresnak (frogak, testuak, examinak…) behar diren moldaketekin, beti ere ikasleari laguntzak emanez ikasi duena azalaraz dezan.

Urriaren 13an bilduko gara berriro

octubre 6, 2009

 

Lehenengo eguneko bileran ikasturtearen antolamendua zehazten saiatu ginen. Mintegi saioen egutegia adostu genuen eta aurten jorratugo ditugun gai nagusiak aukeratu ere.  Batetik,  Hizkuntza Indartzeko Programarekin lotutako dokumentu eta materialak aztertuko ditugu eta bestetik, ikasgela arruntetan irakasleek erabil ditzaketen zenbait estrategi eta prozedura aztertuko dugu. Era honetan, ikasleen materialetan oinarrituta, aipaturiko estrategien erabilera praktikoaren adibide batzuk bilduko ditugu.

Mintegietan elkarjartzea eta kideen arteko lanak, materialak eta kezkak konpartitzeari garrantzi handia ematen diogu. Beraz, blogaren bitartez kontaktuan egongo gara eta bileran jorratu nahi dugun aspektu berezia bertan azalduko dugu kide guztiak jakitun egon daitezen eta iritzia eduki dezaten.

Hilaren 13ko bileran, beraz, norbanako planak izango ditugu hizpide.

Mesedez, adibidetzat erabili dezakegun norbanako planen bat ekarri.

Ahaleginduko gara irakas-estrategiei buruz egingo dugun lana aurre ikusten