Idazmena lantzen

marzo 26, 2010

Azken mintegi saioan idazmena lantzen aritu ginen, gure artean ohikoa dugun  prozedura erabiliz; aurrena gure praktikari buruz pentsatu eta elkarrekin konpartitu egiten duguna;  ostean, oinarrizko konpetentzien deskribapena jo, IDAZMENA-azpikonpetentziak+adierazleak ,  ikasleak zertan trebatu behar diren ikusteko eta hausnartzeko eta, amaitzeko, adibide batzuk aztertu.

Zer idatzi behar izaten dute ikasleek? Deskribapenak, elkarrizketak, iritzi gutunak, azalpen testuak, ipuinak, fitxa teknikoak, arautegiak…

Zer egiten dugu ikasleei idazten laguntzeko? Irudizko laguntzak opatu, adibidez denborazko sekuentziak testu laburrak osatzeko, ereduak eman, galderen bidez gidatu, aurrez landu, konparatu…

Gisa honetako laguntzak aztertu genituen zenbait adibideen bidez: Definizioak , deskribapenak eta laburpenak. Eta adibide hauen harira beste laguntza bat ikusi genuen, mapa interaktiboak.

Aztertu gabe geratu ziren Hizkuntza Trataera Bateraturako materialak, beste baterako.


Prestakuntza Saioa Apirilaren 13an

marzo 15, 2010

Oporren osteko lehenego mintegi saioan, apirilaren 13an, prestakuntza saioa izango dugu Matilde Martinez Sallés,  Ripollet-eko IES Palau Ausit-eko «Aula d’ Acollida»ko irakaslearekin.

Hementxe daukazue Berritzeguneko webgunearekiko lotura, agertzen den zerrendan behera eginez topatuko duzue «El reto de dar clase al alumnado inmigrante. Experiencias didácticas» ikastaroare berri,  izen ematerako eta gainontzeko informaziorako .


Otsailaren 23ko mintegiaren ondorengoak

marzo 3, 2010

Pasa den mintegian elkarreragina eta mintzamena garatzeko, irakasgaiaren edukia garatzeaz gain, jolas batzuk egin eta komentatu genituen.   Jolas guztiak hirugarren ziklorako egina daude baina erraz moldatu ahal dira beste maila batzuetarako.  Honakoak dira erabilitako materialak: 

Zer esanik ez, ikasleek ere prestatu ahal dute jokoetarako materiala!

Bestetik, Pablok aurkeztutako materiala datorren mintegian eskura emango dizuegu.

Datorren mintegian, zuek wikian prestatutako ekintzak elkarri azalduko dizkiozue.