Ekainaren 1ko mintegia

mayo 31, 2010

Azkeneko mintegira heldu gara! Ze pena!

Biharko saioan hainbat gai izango dugu: Amelia Barquinekin  izandako prestakuntzaren ebaluazioa ezagutzea, Matilde Martinez Salles-ek aurkeztutako atazen inguruko  eztabaida,  eta honekin lotuta Artean izandako esperientziaren aurkezpena.

Azkenik, aurtengo lanaren balorazioa eta datorren ikasturterako proposamenak batuko ditugu.

Zer esanik ez, aurtengo deialdiari buruzko edozein galdera edota komentario egiteko aukera izango dugu. Saiatuko gara kafe on bat prestatzen azken mintegia ospatzeko!


Datorren mintegia atzeratu dugu!

mayo 24, 2010

Adi egon!

Azken bilera egunean erabaki genuenez bihar, maiatzaren 25ean, ez da mintegi saiorik izango. Biharko egunerako greba egiteko deialdia dagoenez, datorren asterarte atzeratzea erabaki genuen, mintegikide guztiek parte hartzeko aukera eduki dezaten.

Ekainaren 1ean elkartuko gara, beraz, aurtengo lanaren balorazioa egiteko eta datorren ikasturterako proposamenak egiteko.


Amelia Barquinek aurkeztutako materialak

mayo 10, 2010

Lehenengo astetazkenean, Kulturarteko Hezkuntzari buruzko prestakuntza izan geneuen Amelia Barquinekin.  Saioa benetan gogoangarria izan zen. Bertaratutakoek nabarmendu zituzten aspektuak; besteak beste, gertutasuna, azalpenen argitasuna, hausnarketarako abagunea…

Hona hemen, Ameliak aurkeztutako oinarrizko materiala:

Saioa aurrera joan ahala beste gai batzuk ere jorratu zituen. Honakoak:


Maiatzaren 11ko saioa

mayo 10, 2010

Pasa den mintegian geratu ginenez, bihar proiektuaren memoriari buruz arituko gara. Horretarako, komeni da zuen proiektuak ekartzea edo irakurrita izatea bihar lana egiteko! Dakizuenez, memoriak proiektua.net-en idatzi egin behar dira maiatzaren 20a baino lehenago, inprimatu eta ale bi aurkeztu Delegazioan.