Mintegi saioak bukatutakoan… ebaluazioa!

junio 3, 2010

Ikasturtea amaitzear dagoela eskuartean erabili ditugun gaiak eta lanak  ixten ari gara, tartean mintegi saioak. Urtero bezala sasoi honetan buruari eragitea tokatzen zaigu aurten egindakoa gogora ekarri eta baloratzeko eta, bide batez, datorren ikasturterako aurreikuspenak egiteko:

  1. Zer egin dugu ondo?
  2. Zer ez dugu ondo egin? Zer egingo genukeen hobeto?
  3. Zer ikasi dugu?
  4. Ikasitakoa edota egindakoa kontuan hartuz, zein da datorren ikasturterako gure proposamena?

Mesedez eta faborez eskatzen dizuegu zuon iritziak hementxe bertan uzteko, oraintxe, nahiz eta guztiz borobildu ez,  ahaztu aurretik;  datorren ikasturtean aurtengo esperientziatik abia gaitezen!!!


Sentsibilizazio saioa

junio 3, 2010

Hona hemen Nahikarik, B06ko mintegikideak, Arteako eskolan berriki egindako shock saiaoren azalpena.

Mintegian esperientziaren hainbat aspektu interesgarri izan dugu izpide: ikasleen erreakzioa, lanean tinko ezer gutxi ulertu arren, aurkezlearen lana, Jürgenena, testua keinuz eta irudiz lagunduta istorioaren zertzelada batzuk ulertarazi zituena, irakasleekin azken aspektu honek motiba dezakeen hausnarketa, klaseak ematean erabil daitezkeen keinuzko eta irudizko laguntzen gainean…

Benetan ere, oso saio interesgarri izan zen.

Mila esker Nahikari zuk egindako lana gurekin partekatzeagatik!