Hasierako ebaluazioa

septiembre 29, 2010

Irailaren 28.eko mintegian hasierako ebaluazioari buruz hainbat galdera eta zalantza sortu zirenez jadanik prestatutako baliabideak jakinarazi nahi dizkizuegu. Horretarako blog honetako «estekak» kutxatilean aukeratu Leioako HIPIen wiki-a edota  Irungo Berritzeguneko Bloga. Zalbatzerakoan alboko zutabeetan hasierako ebaluazioari buruzko guneak aurkituko dituzue eta gune horien  barruan beste helbide edota baliabide batzuk. Gogoratu Harrera Plana egiteko dokumentuan ebaluaziorako orientabideak azaltzen direla eta  54.orrialdean hasierako ebaluazioa gauzatzeko tresna batzuk (ikus oinarrizko dokumentazio eta baliabideen dokumentua)


Ikasleentzako audioak

septiembre 29, 2010

Flickr-etik hartua

Mintegian egindako beste eskari bat izan zen ikasle heldu berri berrientzako audioak;  egokirik ez dugu topatu. Beharbada, institutuko ikasle heldu berriek etxean euskera ikasteko tresna bat Bakarka edo Bai horixe! metodoak izan ahal dira. Printzipioz, metodo hauek helduentzat prestatuta daude eta azalpen guztiak erderaz, ez beste hizkuntzetan, baina baliteke zeozer egokia aurkitzea bertan. Beste baliabiderik topatzen baduzue, mesedez komentario bat idatzi!


2010-2011rako Lan Plana

septiembre 29, 2010

Flickr-etik hartua

Irailaren 28ko saioan aurtengo ikasturterako lan proposamena aztertu genuen. Bi ildo nagusi ditugu, batetik hizkuntza indartzeko behar den materiala ezagutu, moldatu, partekatu…  eta bestetik,  lan horiek egiten ditugun aldi berean IKTak erabili, bai lanak ahal denik eta txukunen eta errezen egiteko, baita geure prestakuntzan sakontzeko ere.

Hemendik aurrera, beraz, materialen eta esperientzien elkartrukerako  hiru mintegikideren azalpena izango dugu saio bakoitzean, eta baliabide horiek  mintegiko wikian txertatuko ditugu. Horrezaz gain, aurreko ikasturtean izandako prestakuntzaren ildoa jarraituz,  aurten ahozkotasuna lantzeko «Berba Lagunak» proiektua burutuko dugu. Proiektu hau ikastetxeetan martxan abiarazteko behar ditugun baliabideak (ikasleentzako gidoiak, ikasle eta irakasleentzako aurkezpenak…) taldeka prestatuko ditugu geure lan saioetan.

Hala bada, datorren saioan, urriaren 26an, Josinek, Edurnek eta Pablok aurkezpen bana egingo digute eta euren materialekin  wikia osatzen hasiko gara. Gero taldeka hasiko gara «Berba Lagunak» materialak prestatzen. Hasi bada pentsatzen zein lan duzuen gustukoen, ikasleentzako gidoiak prestatzea edo ikasle zein irakasleentzako aurkezpenak.


Iraileko mintegiak: 21an eta 28an

septiembre 23, 2010

Beste ikasturteetan bezala iraileko lehenengo mintegia HIPI berriekin izan genuen 21an. Lehendabiziz, HIPIen funtzioak eta betebeharrakaztertu genituen eta horren inguruan eztabaidatu genuen 2010 delialdiaren arabera.  Horrezaz gain, norbanako plan eredu baten inguruan lan egin genuen eta azkenik oinarrizko dokumentazio eta baliabideen bilduma gainberatu genuen.

Irailaren 28an, beti bezala 11:30etatik 13:30etara,  danok bilduko gara ikasturtearen plangintza egiteko (egutekia, edukiak, antolaketa…)  Zuen iradokizunak ongi etorriak izango dira, zer esanik ez!


Kulturarteko Liburuak

septiembre 20, 2010

Literae Mundi liburudenda

Literae Mundi-k, Bilboko kulturarteko liburu dendak, bere ikasturte hasierako proposamena helarazi digu. Euren web gunean ikus dezakezuenez badaude nobedadeak bai irakasleriaren prestakuntzarako liburuetan baita ikasleentzako irakurgaietan ere.


Ongi etorriak!

septiembre 15, 2010

Flickr-etik hartua

Ikasturte berri on denoi.  Hementxe gaude berriz ere, betiko martxan, mintegi saioekin hasteko prest.

Hizkuntza Indartzeko Proeiktuetan zabiltzanontzat interesgarriak diren  GARATU ikastaro biren berri eman nahi dizuegu oraingoan.  Biek planteiatzen dute Kultura arteko Hezkuntza jorratzea eta biak bigarren hiruhilean izango dira, Bilbon.

Egitaraua hezkuntza.net– en aurki dezakezue, 192 eta 201 fitxetan . Adi, izena emateko epea irailaren 24rartekoa da eta.