Datorren ikasturterako deialdia

abril 12, 2011

Apirilaren 12ko mintegian datorren ikaturterako deialdia aztertuko dugu. Batez ere,  kontutan izan  eskaerak aurkezteko epea 2011ko maiatzaren 6an amaitzen dela!  Eskaerak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan aurkeztuko dira eta dokumentazio guztiaren 3 ale entregatuko dira.

Besterik, gogoratu aurtengo proiektuaren memoria http://www.proiektuak.net -en egin behar duzuela eta epea  maiatzaren 20an bukatzen dela.

Horrezaz gain, mintegi honetan, beti bezala, mintegi kideen arteko informazio truke egingo dugu. Oraingoan Maribel eta Leireren azalpenak izango ditugu. Jarraian,  aurtengo proiektuaren inguruko  autoebaluazioa egingo dugu,   proposatutako eredua jarraituz.


Informazio interesgarriak

abril 1, 2011
  • Gure blogean jarri dugu Lasarteko Berritzeguneko webgunearekiko lotura, irakasleentzako baliabideak atalean. Gogoratu gune horretan inguruneko zenbait testu liburuen egokitzapenak eskura dituzuela.
  • Datorren apirilaren 7an Marta Soler, Bartzelonako Unbertsitateko irakaslea,  gure Berritzegunean izango da hitzaldi oso interesgarria ematen,  Europako hainbat ikastxeetan ikasleen aniztasunari nolako erantzunak ematen dieten  azaltzen.  Martak parte hartzen duen INCLUD-ED ikerketan aztertu izan dute zeintzu diren eskola arrakasta lortzen dituzten hezkuntza praktikak eta atzeman dituzte hainabt jokabide esanguratsu; hala nola, ikasleen familiekiko harreman estua mantentzea, talde hetereogeneoetan lan egitea…

Hitzaldia benetan interesgarria suertatu dakizuen ustetan animatzen zaituztegu izena ematera, betiko moduan,  Berritzeguneko web gunean.