Google Docs-ekin trasteatzen hasiko gara

mayo 20, 2011

Jada memoriak eginda eta hurrengo ikasturterako eskabideak ere bideratuta, datozen bileretan gure prestakuntzarekin jarraituko dugu. Oraingo honetan  Google Docs-ek opatzen dituen tresnak gainbegiratuko ditugu eta horietaz baliatuko aurtengo mintegiaren balorazioa egiteko. Bide batez, oso erabilterrazak direla aprobetxatuz, hasiko gara planteiatzen zein erabilera eman dakieken eguneroko lanerako ikasleekin edota beste irakasleekin.

Tresna hauek ezagutzen ez dituenarentzat hona hemen aurkezpen bideo polit bat:


Datorren asteartean memoria egiten

mayo 6, 2011

Flickr cc-tik hartua

Datorren astearteko mintegi saioan aurtengo proiektuen memoria lantzen hasiko gara. Dakizuenez, hilaren 20rarteko epea duzue zuon proiektuen memoriak aurkezteko. Lanak proiektuak.net atarian osatu behar dira, eta paperezko bi kopia Delegazioan aurkeztu.

Deialdiak berak ezartzen zuenez, hona hemen memoriak egiteko eskema:

1.- Egindako proiektuaren azalpena; honako hauek adierazi beharko dira:
• Egindako ekintza nagusiak.
• Proiektua aplikatzearen ondorioz ikastetxeko antolakuntzaren edo curriculumaren gainean
egin diren hitzarmen nagusiak, halakorik egin bada.
• Proiektua egin bitartean izandako jazoerak, halakorik izan bada.
• Garrantzitsutzat joko diren bestelakoak.
2.- Proiektuaren helburuak zenbateraino bete diren. Proiektuan sartu den helburu bakoitza aztertuko da, eta bakoitza zenbateraino bete den balioztatuko. Helbururen bat bete ez bada, zergatik ez den bete azaldu beharko da.
3.- Aholkularitzaren batek parte hartu badu, haiek egin dituzten ekarpenen balioztatzea.
4.- Proiektuan parte hartu dutenek zenbateko parte-hartzea eta inplikazioa izan duten balioztatuko da, bai eta, aurreikusitakoaren arabera, landutako edukiak eta egindako hitzarmenak nola aplikatuko diren ere.
5.- Ondorioak eta jarraitzeko proposamenak.


Baliabide gidak

mayo 3, 2011

Aspaldidanik ezagutzen dugun Euskarazko Produktuen Katalogo berria argitaratu berri dute, eta nobedade bat iragarri ere: aurrerantzean atari honek  ikasmaterialak eta  helduentzako produktuen berri ere emango du.

Casa Árabe atariak haur eta gazteak arabiar kulturara hurbiltzen laguntzeko irakurketa gida argitaratu berri du, nobedade batetin ere, aurtengo edizioak euskarazko, katalanezko eta galegozko erreferentziak dakatza.