1. mintegiaren osteko errepasoa

septiembre 29, 2011

Asteartean izan genuen mintegi bileran aurkeztutako dokumentuak jada B06HIPIgunea wikian eskuragarri ditugu, «B06 Berritzegunea» izeneko orrian; hauexek:

  • Prestakuntza modulua,  ikastetxean bertan  irakas-estrategiei buruz lan egiteko eskaintza biltzen duena.
  • «Aniztasunari Arreta»  programen jarraipena egiteko ikasturtean zehar erabiliko dugun txantiloia.
  • Ikasgela barruko lana errazteko irakas estrategiak, ikastetxean aztertzeko dokumentua.
  • Mintegiko egutegia.

Saioen egutegia blog honetan ere badukagu, goiko aldeari erreparatau!

Azaldu barik geratu zitzaigun aurtengorako Lan Planaren proposamena,  mesedez bota bistadizo bat eta komentario batean esan zer iriten diozuen. Datorren mintegi saioan zehaztuko dugu eta zuon aportazio guztiak behar- beharrezkoak izango dira.


Hasierako prestakuntza

septiembre 27, 2011

HIPI berrientzako hasierako prestakuntza saioetan aipatu diren baliabideak dagoeneko   Berritzegube Nagusiko web gunean   bilduta daude.


Ikasturte Berri On!

septiembre 23, 2011

Hementxe gaude berriz ere, ikasturteko lan mintegiei hasiera emateko prest!

Betiko moduan astearteetan elkartuko gara, 11:30etatik 13:30etara, lehenegoa datorren asteartean izango dugu, irailaren 27an.

Berritzegunean elkartuko gara, bertako aholkulariak, eskarmentu handia duzuen irakasleak eta aurten HIPI lanetan hasi berriak zaretenak, elkarrekin lan eginez kezkak eta lorpenak konpartituz lana ahalik eta hoberen egiteko ahaleginetan.

Lehengo egunean elkar ezgutu eta zenbait informazio partekatzeaz gain aurtengorako Lan Plana adostuko dugu, iazko balorazioak oinarritzat hartuta,  mintegikide bakoitzaren iritzi eta iradokizunak ongi etorriak izango dira!