Urtarrilaren 24ko mintegia

enero 20, 2012

Datorren asteartean Kariren esperientzia entzuteko aukera izango dugu.

Jarraian elkarreraginaren inguruan arituko gara. Bereziki hauxek izango dira eztabaidatuko ditugun aspektuak:

  • Dimentsioaren deskribapena
  • Elkarrergina garatzeko kontuan hartzeko aspektuak
  • Elkarlanean aritzean sortu daitezkeen arazo batzuk konpontzeko ideia eta adibide batzuk

Besterik,  zuek ekartzen dituzuen ekarpenen , galderen eta zalantzen inguruan arituko gara.


Urte Berri On!

enero 10, 2012

Urte berrian ere mintegiko lana betiko moduan. Datorren asteartean, aurrena Karmelek azalduko digu Igorreko eskolan «Berba Lagunak» proiektuari nola eman dieten hasiera. Gai berarekin jarraituz saiatuko gara gida moduko bat egiten ikasleak bere grabazioa entzuten duenean kontuan izatekoa.

Ikasturte hasieran aurkeztutako dokumentu bati astindu bat eman nahi diogu ere: «Ikasgela barruko lana errazteko estrategiak» ea denon ekarpenekin osatzen dugun eta ikastetxeetan erabilgarri suertatzen zaigun aurrerantzean.

Ahozkotasuna lantzen jarraituko dugunez erabaki beharko dugu zein jarduera aztertuko dugun hurrena. Matilde Martinez Sallés-ek proposamen interesgarri batzuk ditu elkarrizketak eta ireteerak konbinatuz… Aztertuko dugu ea lan ildo horri heldu ahal diogun.

Lana ez da faltako beraz, astearterarte.