Otsailaren 28ko mintegia

febrero 24, 2012

Lehendabizi Itziaren esperientziaren azalpena entzungo dugu, Kazetarien lanaren ingurukoa, hain zuzen.

Gero ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako programa, eskola-eredu inklusibo eta kulturartekoaren barruan  idatzi den zirriborroa aztertuko dugu. Dokumentu honek hurrengo ikasturteetan indarrean jarriko diren helburuak eta lan esparruak zehazten ditu.
Zirriborro hau inklusio eta kulturartekotasun ikuspegietatik lan egiten duten hezkuntza-eragileei zabaldu nahi dute, denon  iritzia jaso,  programa aberasteko ekarpenak egiteko. Izan ere, parte hartuta bakarrik lortu ahal izango dugu gure ikasleen benetako premiei erantzungo dien plan bat.

Azkenean, astirik badaukagu, elkarreragina garatzeko hainbat jolas ere praktikan ipiniko ditugu.


Elkarreraginaren inguruan arituko gara Otsailaren 14an

febrero 10, 2012

 

Mintegi honetan Asierren esperientzia entzuteko aukera izango dugu.

Jarraian elkarreraginaren inguruan jarraituko dugu.

  • Elkarrergina garatzeko kontuan hartzeko aspektuei gainbegirada emango diegu.
  • Elkarlanean aritzean sortu daitezkeen arazo batzuk konpontzeko ideia eta adibide batzuk ikusiko ditugu.
  • Elkarreragiteko teknikaren bat erabiliz, aurrez aztertutako zenbait aspektuen gaineko informazioa elkartrukatuko dugu.

Besterik,  zuek ekartzen dituzuen ekarpenen , galderen eta zalantzen inguruan arituko gara.